22/07/24 Karraskan # , , ,

KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia. CHANGE: EGIN JOKOA!

KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia. CHANGE: EGIN JOKOA!

Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruz hitz egiteko topaketa. Galderak, ezinegonak, esperientziak eta proposamenak jokoan jartzeko eguna. Burtsaren zoruan posizioak hartu, bingoan jokatu eta arrain enkantean parte hartzeko goiza izango da. Eta arratsaldeak negozio bazkari baten itxura izango du. Den-dena CHANGE, Karraskanen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia, modu kolaboratiboan aktibatzen jarraitzeko.

Gainditu behar ditugun trantsizio eta erronkek antolatzeko, lan egiteko forma berriak eta zeharkako estrategiak eskatzen dituzte. Ideiak, pertsonak, azpiegitura komunak, proiektu zehatzak eta mota guztietako baliabideak eta kapitalak mugiarazi behar ditugu. Eta nola egin pentsatzeko CHANGE Aldaketen trukea jarri dugu martxan; eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa kolektiboa da, erronka eraldatzaileei ekiteko eta aldaketa prozesuei eusteko bideragarritasuna bilatzen dutenak.

CHANGEn helburuak hauek dira:

  1. Finantzaketa eskaintzen eta eskatzen dutenen arteko eta bitarteko eragileekiko ELKARRIZKETA eta TOPAKETAK sustatzea.
  2. Sortzen diren HARREMANAK aztertzea, eta konfiantza, aitortza eta elkarrekikotasun zabalagoak bilatzea, baita menpekotasun edo bezero izaera gutxiagoko harremanak bilatzea ere, helburu komunak lortzeko.
  3. Konbentzio, inertzia edo errutinetatik harago joatea ahalbidetuko duten INGURUABARRAK eta PROZEDURAK elkarrekin bilatzea.
  4. ERAGILE ETA PROGRAMAK identifikatzea, jardun on eta inspirazio modura.
  5. Dena modu KOLABORATIBOAN ETA PARTEKATUAN garatzea, konplizitateak sortzen elkarrekin agertoki berrietarantz joateko.

CHANGE izenburutik bertatik hasi da jolasean aldaketa ideiaren anbibalentziarekin, txanponaren bi aldeei erreferentzia eginez: eraldatzailea eta ekonomikoa. Eta jolaserako ideia horrek egituratuko du KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia; 2024ko irailaren 17an izango da, asteartea, 09:30etik 18:00etara, Getxoko RKEtxean.

 

Diruarekin jolastu egiten da.

EGIN JOKOA! izenburua jaso duen jardunaldia izango da; saio erabat parte hartzailea izango da, elkarrekin trukatu eta eraikitzeko saioa. Goizeko eta arratsaldeko topaketa izango da, ludikoa bezain propositiboa.

PROGRAMA

9:30 – 10:00. Irekiera eta izen ematea.

10:00 – 14:00. Finantzaketa jokoan jarriko dugu. (75 plaza doan).

> ZORUA Elkar ezagutzeko eta gorputza jartzeko, mugitzeko eta gaiari dagokionez kokatzeko soziodrama, balore burtsa eta burtsa indizeak agertoki moduan erabiliz.

> BINGOA Ausaz aukeratutako galderetan oinarritutako mahai ingurua, esperientzia, kasu eta profil anitz eta adierazgarrien lau pertsona ordezkarirekin.

> ARRAIN LONJA Eztabaidarako tarte irekia, iritzien salerosketa eta enkanterako tartea; parte hartzaileek entzun eta hitz egiteko aukera izango dute, une bakoitzean arrainontzian hartzen duten posizioaren arabera.

14:00 – 17:00. Negozio bazkaria, 14:00etatik 17:00etara (42 plaza, izen ematea 5 €).

Euskal Herrian esan ohi dugunez, tratu handiak bazkalorduan ixten dira, elkarri bostekoa emanez. Lasai-lasai bazkalduko dugu, goizean jandako guztia mamurtzen. Eta bazkalondoan, txupitoen unea iristean, mahai zapia aldatuko dugu!

Jardunaldiaren azken-aurreko tartea finantzaketa osasungarri eta orekaturako dieta elkarrekin sortzeari eskainiko diogu. Helburua da sortuko diren zenbait elkarrizketa lagungarriak izatea elikagai formatzaile, erregulatzaile eta energetiko gakoak identifikatzeko, baita eragile anitzeko harremanak eta finantzaketa estrategiak elikatzeko errezetak identifikatzeko ere.

Bazkariak eta bazkalondoak izen emate irekia dute, 5 euroren truke eta soilik 42 pertsonako aforoarekin. Menua interesatzen bazaizu…

17:00 – 18:00. PostCHANGE 17:00etatik 18:00etara (arratsalde giro pixka bat etxera itzuli aurretik).

Jardunaldi hau interesatu egingo zaizu, baldin eta…

CHANGEk balizko eragileen espektrorik ahalik eta anitzena interpelatu nahi du; finantzaketa eskaini zein eskatzen dutenak inplikatu nahi ditu ikerketan, baita prozesuan esku hartzen duten bitarteko eragileak ere. Eta fokua, batez ere, kultura komunitarioa, herritartasun berrikuntza, ekonomia sozial eta solidarioa eta beste eremu mugakide batzuk bezalako esparruen intersekzioan jartzen dugu, transdiziplinarietate eta intersekzionalitate gakoetan (GJHak eta 2030 Agenda erreferentzia gisa hartuz).

Esparru horietakoren batean edo bitarteko espazio horretan bizi bazara. Baliabide, diru, kapital eta harremanen gai hau interesatzen bazaizu. Interes berbera duten beste batzuk ezagutu eta haiekin hitz egin nahi baduzu. Eta formatuekin jolastuz egin nahi duzu, osagai parte hartzaileak eta ludikoak txertatuz. Orduan…

Non gertatuko da? Nola irits naiteke bertara?

Saioa Getxoko (Bizkaia) RKEtxean izango da, Santa Eugenia Plazako lehen zenbakian. Bertara iristeko modurik errazena metroa hartzea da (Areeta / Las Arenas geltokia); oinez bost minutura baino ez dago.

Nork egiten du CHANGE posible?

CHANGE ikerketa modu partekatuan bultzatu dute Colaboratorio IC, REACC, Wikitoki eta KARRASKAN eragileek. Eta ikerketa garatzeko hainbat eragileren lankidetza dugu une honetan, besteak beste, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Daniel y Nina Carasso Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza. Ikerketa bera ere errealitate egiteko aliantza eta kolaborazioen fruitua da.

Are gehiago jakin nahi?

Badakigu arretaren ekonomiak eta Momoren gizon grisek setiatuta bizi garela. Badakigu gure agendetako denbora altxor bat dela, gero eta gehiago, eta ekitaldi batera joatea edo ez oreka bilatzeko erabakia dela, nahi dugunaren, harremanen eta itzulkin gisa espero denaren arteko oreka, alegia. Eta uda osteko lehia gogorra da. Hortaz, oraindik ez baduzu ebatzi, hona hemen erabakia hartzen laguntzeko lagungarri batzuk:

 

Venga, ahora ya sí que sí…

 ➡ IZENA EMAN!.

no responses
27/06/24 Karraskan

CHANGE Aldaketen trukea martxan jarriko da

CHANGE Aldaketen trukea martxan jarriko da

CHANGEk garatu beharreko proiektuak zein prozesuak, antolaketa egiturak zein sareak bideragarri eta iraunkor egiteko bide eta aukerak eskainiko dizkiguten finantzaketa harremanei buruz pentsatzea proposatzen du..

KARRASKAN bezalako sare bat osatzen duten eragileen kezka askok lotura daukate baliabideetara sarbidea izan, sortu eta banaketarekin, bizirauteko ekonomiekin, deialdietara aurkezteko maratoiekin, alderdi finantzarioak kale egin ohi duen balantze hirukoitzarekin, finantzaketa modu ez horren ziurgabeak eta aliantza luzeagoak bilatzearekin, etab.

Horregatik gustatzen zaigu CHANGE Aldaketen trukea martxan jarriko dela jakinaraztea; eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa kolektiboa da, erronka eraldatzaileei ekiteko eta aldaketa prozesuei eusteko bideragarritasuna bilatzen dutenak. Modu partekatuan bultzatu dute Colaboratorio IC, Wikitoki, REACC eta KARRASKAN eragileek. Eta ikerketa garatzeko hainbat eragileren lankidetza dugu une honetan, besteak beste, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Daniel y Nina Carasso Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza.

CHANGE izenburutik bertatik hasi da jolasean aldaketa ideiaren anbibalentziarekin, txanponaren bi aldeei erreferentzia eginez: eraldatzailea eta ekonomikoa. Garatu beharreko proiektuak zein prozesuak, antolaketa egiturak zein sareak bideragarri eta iraunkor egiteko bide eta aukerak eskainiko dizkiguten finantzaketa harremanei buruz pentsatzea proposatzen du. Modu zabalean ulertutako finantzaketaz ari gara, diru baliabideen arteko trukea ez ezik bestelako baliabide eta kapital ukigarriak zein ukiezinak ere eskuragarri jartzeaz.

CHANGEk balizko eragileen espektrorik ahalik eta anitzena interpelatu nahi du; finantzaketa eskaini zein eskatzen dutenak inplikatu nahi ditu ikerketan, baita prozesuan esku hartzen duten bitarteko eragileak ere. Eta fokua, batez ere, kultura komunitarioa, herritartasun berrikuntza, ekonomia sozial eta solidarioa eta beste eremu mugakide batzuk bezalako esparruen intersekzioan jartzen dugu, transdiziplinarietate eta intersekzionalitate gakoetan (GJHak eta 2030 Agenda erreferentzia gisa hartuz).

EnClave Parlante-ren lehenengo saioa uztailaren 4an izango da, osteguna, 17:30etik 19:00etara.

Ikerketaren gailuetako bat enClave Parlante da, REACC Kultura Komunitarioko Espazio eta Eragileen Saretik programatzen dena. CHANGEn inguruko zenbait online saioren serie tematiko bat izango da, honako hau egiteko: kasuen aurkezpenak, gai zehatzei buruzko eztabaidak eta/edo hausnarketa kolektiboko jarduerak eta proposamenak elkarrekin diseinatzea. Lehenengo saioa uztailaren 4an izango da, osteguna, 17:30etik 19:00etara. Hainbat xede izango ditugu, besteak beste, CHANGE esparrua eta bere helburuak aurkeztea, esperientzia batzuk ezagutzea, abiatzeko zenbait galdera geure buruari elkarrekin egitea eta, gainera, irailaren 17an, asteartea, Getxon (Bizkaia) egingo den jardunaldi presentzialera eta IPK_CHANGE komunitatearekin bat egitera gonbidatzea.

CHANGE talde eragileaz gain, beste bi gonbidatu ere izango ditugu gurean, eta CHANGEn landu nahi duguna hurbilagotik ulertzen lagunduko digute:

 

Laura Szwarc
  • Laura Szwarc, artista, Akantaroseko kidea eta REACC Kultura Komunitarioko Espazio eta Eragileen Sarearen Antideialdiaren arduraduna.
Nana Ziani

Haien esperientzien berri izateaz gain, honelako galderak ere egingo dizkiogu geure buruari:

Nolako harremanak sortzen dira finantzaketaren inguruan? Eragile mota bakoitzak zer eskatzen du eta zer ematen du trukean? Zein premisa, inguruabar eta prozedurekin lor daitezke harreman orekatuagoak? Zein kapital mota ematen du erronka komun bati heltzean inplikatutako eragile mota bakoitzak? Nola joan gaitezke proiektu finalista zehatzei zuzendutako laguntza puntualerako joeratik harago, laguntza ere bideratu ahal izateko egitura, antolaketa edo operazioetara eta sare eta ekosistema kolaboratiboetara? Agertoki, koska edo fase desberdinetara egokitutako finantzaketa ibilbideetan pentsa dezakegu, eragilearen zein finantzatu beharreko egitasmoaren dimentsioaren, konplexutasunaren edo heldutasunaren arabera? Finantzatzen duenak eta finantzaketa jasotzen duenak nolako efektu, inpaktu eta itzulkinak espero ditu? …?

Itsulapikoa, txarriboda, ziria sartzea, hobe da bat eskuan, ez bi auzoan, makina txanponjalea, txeke zuriak, balore trukea. Zerrenda irakurri ondoren CHANGE zuretzat aproposa izan daitekeela uste baduzu, uztailaren 4an enClave Parlante honetan zain izango gaituzu.

CHANGE Aldaketen trukea

enClave Parlante / CHANGE 01
Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa
Uztailaren 4an, osteguna, 17:30etik 19:00etara, online.

 

EGIN BAT TOPAKETAREKIN HEMEN

#CHANGE_MdC

 

no responses
20/02/24 Karraskan

KLIMA ALDAKETAREN TESTUINGURUNEAN LAGUNDU, ZEHARKATU, ARTISTIZATU

Franc Paredes eta bere praktikak ezagutu nahi dituzu, arlo artistiko eta kulturalarekin, garapen jasangarri eta birsortzailearekin, elkarlanetik eta komunitatetik? Zortea duzu, martxoaren hasieran Bilbon egongo delako eta Wikitokin aurkezpen eta tailer bat antolatuko dugulako. 

 

Orain dela hilabete batzuk, Argentinatik Franc Paredes idatzi zigun, aste batzuk Europara zetozela esplorazio-bidai bat egiteko eta Bilbo bisitatzea gustatuko litzaiokeela azaltzeko. Bere lanari buruz hitz egin zigun eta interes eta egiteko modu asko komunean genituela ikusi genuen. Beraz, egun batzuk elkar ezagutzera etorriko da, eta interesatzen zaizkizuen beste pertsona batzuentzako bisita irekitzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, elkarrekin proposamen bikoitza antolatuko dugu, biak Wikitokin:

 

– 1. HITZORDUA: martxoak 5, asteartea, 18:00etan. Aurkezpena: “Testuinguru-artea eta birsorkuntza-garapena klima aldaketaren testuinguruan”. Sarrera libre izango da edukiera bete arte.

 

– 2. HITZORDUA: martxoak 7, osteguna, 10:00etatik 14:00etara. TRIMINÓ-ra hurbilduko gaituen tailerra, tresna ludiko-propositiboa, konfiantzazko loturak ezartzeko eta proiektuen plangintza partekatua errazteko diseinatua. HEMEN EMAN BEHAR DA IZENA.

 

LEHENENGO, NORK DA FRANC?

 

Franc Paredes artista bisuala, ikertzailea, sormen-aholkularia, kultura-kudeatzailea eta ikus-entzunezko ekoizlea da. Bere lana diziplina eta jakintza desberdinak gizarte eta ingurumenen arazoekin gurutzatzea da. Arteakzioaren bidez, adimen kolektiboa eta ludikoa ulertzeko eta sustatzeko, laborategi gisa funtzionatzen duten egoerak, jolasak eta esperientziak sortzen ditu; eta, errealitatea eraldatzeko tresna gisa, elkarlanaren eta komunitatearen ahalmenean kontzientzia eta konfiantza hartzen laguntzen digu. Besteak beste, La Paternal ekimen artistikoa sortu zuen, Buenos Airesen kokatutako egoitza, ikerketa eta erakusketa gunea, Iraultza Ludikorako M! (Movimiento Inútil)-en edo Ambart giroaren sortzaileetako bat. Esparru akademikoan, UNTREF – Otsailaren hiruko Unibertsitateko, Arte Elektronikoetako Maisutzako eta Ingurumen Humanitateetako Diplomaturako irakasle taldeko kide da, artearen, zientziaren eta teknologiaren gurutzaketan. 

 

– 1. HITZORDUA: AURKEZPENA

Martxoak 5, asteartea, 18:00etan. “Testuinguru-artea eta birsorkuntza-garapena klima aldaketaren testuinguruan” izenburuarekin, Francek bere inguruan dituen gizarte eta ingurumen arazoei praktika artistikotik heltzeko duen modua partekatuko du. 2009az geroztik La Paternalen edukitako esperientziatik abiatuta, non lan ildoetako bat birziklatze sortzailea da, ingurumen-taldeekin egindako aliantzetaraino, elkarlaneko arteari eta klima-aldaketaren testuinguruan garapen iraunkorrari eta birsortzaileari buruz egin duen ikerketaren egungo prozesuaz hitz egingo digu, bere lehen atala TXP Todo por la Praxis-ekin gertatu berri da, Madrilen. Honek finantzia-espekulazio globalizatuak sortzen dituen arrazoien eta ondorioen sarea ulertzea ahalbidetuko duen lehen hurbilketa proposatzen du. Eta, aldi berean, arteak zalantzan jartzen dituen eta bide alternatiboak eskaintzen dituzten praktikak ikusarazi nahi ditu.  

 

OHARRA: Sarrera librea da edukiera bete arte. Puntualik hasiko gara. Eta azkenik hitz egiten jarraitzeko zerbait hartuko dugu. 

 

– 2. HITZORDUA: TAILERRA 

Martxoak 7, osteguna, 10:00etatik 14:00etara, TRIMINÓra hurbilduko gaituen tailerra, tresna ludiko-propositiboa, konfiantzazko loturak ezartzeko eta askotaritako eragileen artean proiektuen plangintza partekatua errazteko diseinatua, gizartean esku-hartze kritikoa bilatzen duten lankidetza-proposamenak aurrera eraman nahi dituztenak, euren ereduak eta hierarkiak errepikatu gabe.

 

Tailerraren dinamika, dominoa edo scrabble bezalako jokoetan inspiratuta, -mahai joko baten taula kolektiboki sortzeko erronkatik abiatuta, askotariko proiektuak eta praktikak elkarrizketan jartzeko pentsatuta dago. Parte-hartzaileen ekimenen inguruko noraeza proposatzen du, kudeaketa kolektiboko ekintza baterako kontzeptu, praktika eta ikuspuntu posiblea eztabaidatuz, intzidentzia horizontea testuinguruan hedatzeko eta indarrak batzeko eta aldaketarako tresnak partekatzeko asmoz.

 

Jokoan sartzeko disparadore gisa balioko duten galdera batzuk:

  • Zer desarmatu, ulertu, partekatu edo imajinatu behar da gure proiektuek oraina eraldatzeko duten gaitasun estrategikoa eguneratzeko?
  • Nola eutsi denboran eragile independenteen, eremu autogestionatuen eta erakundeen arteko lankidetza-jardunari arlo publiko-komunitarioaren alde egiten dutenak, leku berekoak eta/edo interes partekatuko eremuen ingurukoak?
  • Zer egin nahi dugu elkarrekin eta zer ezingo genuke egin modu isolatuan?

 

Tailerra hiru momentuetan bananduko da:

  1. Hizkuntza komun baten garrantzia: hitz jokoa eta kudeaketarako funtsezko kontzeptuak. 
  2. Denboraren dimentsioari eta helburuen finkapenari buruz: orainaren eta ahalaren arteko agertokiak. 
  3. Joko-taularen gainean: lehen egoera-mapa batez armatuta.

 

OHARRA: Tailerrean, proposamenak landuko ditugu. Proposamenetan, era askotan, alderdi artistikoa eta kulturala garapen jasangarri eta birsortzailearekin gurutzatuko dira, klima-aldaketaren testuinguruan. Edukiera gehienez 20 pertsonakoa da. Ea askotariko profilak datozen: artistak, ikertzaileak, gune independenteak, erakunde bideratzaileak, gizarte-ekintzailetzak, aktibistak, bitartekariak, sare eta elkarte sektorialak… Baina bakarrik 20 pertsona… IZENA EMAN BEHAR DA HEMEN (5 euroko izen-ematea ipini dugu).

 

KREDITUAK

 

Egoitza txiki hau eta Franc Paredesekin irekitako jarduerak, Franc gu ezagutzera hurbiltzeko eta bere esperientzia aberatsa partekatzeko duen gogoaz gain, elkarlanagatik, energiak batzeagatik, baliabideak partekatzeagatik, modu banatuan komunikatzeagatik eta elkarrekin jolasteagatik izan da posible. ColaBoraBora, KARRASKAN eta Wikitoki arteko korapilatzea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. 

 

PARTEKATZEAK HOBEAK EGITEN GAITU!

 

no responses
12/08/22 Karraskan

Berrikuntza eta Kulturari buruzko VIII. Jardunaldia. 10 urte sareak sortzen.

Berrikuntza eta Kulturari buruzko VIII. Jardunaldia. 10 urte sareak sortzen.

Aurten, 2022an, Karraskanek 10 urte bete ditu. 10 urte hausnarketarako eta elkar ezagutzeko gune komunak sortzen, elkarri laguntzeko eta elkarrekin hazteko topaketak antolatzen. Hori dela eta, aurtengo jardunaldiak sareko lanaren eta lankidetzaren gaia jorratuko du, eta aurtengo jardunaldiak formatu ezberdina izango du. 

2022ko iraila eta urria bitartean garatuko diren sareko lankidetzaren eta lanaren erronkei buruzko gogoetarako hiru ekintza pentsatu ditugu.

  • 1. SAIO IREKIA (22/09/15 Getxolanen, 10:00etatik 12:00etara): Lehenengo ekintza saio irekia da, eta haren helburua da lankidetzan eta/edo sarean lan egitearen gaiari buruzko kezkak/nahiak/zailtasunak/erronkak/beste batzuk jasotzea, bai eta honako alderdi hauei buruzko gogoeta egitea ere: nola sustatu lankidetza, nola gauzatu lankidetza on bat. Saioa aurrez aurrekoa izango da, eta gehienez 30 lagunentzako tokia egongo da eta MARAKAk dinamizatuko du..

 

  • 2. LAB (22/09/30). Bigarren ekintza LAB (laborategia) da, eta saio irekian atera diren erronketan sakontzea du helburu. Lantalde txiki bat sortuko da gonbidapen bidez parte hartzeko. LAB hori MARAKAk dinamizatuko du.

 

  • 3. JARDUNALDIA– JAIA (22/10/27 Kutur Etxea-RKE Romon 10:30etatik 16:00etara). Beste urte batzuetan bezala, erreferentziazko ekimenak ezagutuko ditugu Jardunaldiaren gai nagusian, baina aurten, gainera, gure 10. urteurrena ospatzeko festa txiki bat egin nahi dugu.

 

EGITARAUA.

  • 10:30 – Karraskan Zuzendaritza Batzordearen eta erakundeetako ordezkarien Ongietorria.

    10:45 – Saio irekian eta LABen lortutako emaitzen aurkezpena Maraka-ren eskutik. Mikrofono irekia

    11:15- Krrskn_Hariak plataformaren aurkezpena. Mikrofono irekia.

    11:45- Jardunbide egokien kasuen aurkezpena. I. ZATIA:

    • REACC (Komunitate Kulturako Espazio eta Agenteen Sarea)
    • MIE (Musika Industria Elkartea)
    • SAIL FESTIVAL (Bela kulturari eskainitako jaialdia)
    • EIKEN (Ikus-entzuneko eta eduki digitalen klusterra )

    12:00etan- Atsedenaldia

    12:30 – Praktika egokien esperientzien aurkezpena. II. ZATIA:

    • EIDE (Euskadiko Diseinu Elkartea)
    • FAETEDA (Estatuko Antzerki eta Dantza Konpainien Federazioa)
    • PATEA (Estatuko Kale Arteen Elkartea)

    13:00 – MAHAI-INGURUA “Elkarlanaren erronkak” erakunde guztiekin parte hartzaileak.

    13:30 – Mikro irekia

    14:00 – Bazkaria / topaketa / 10. urteurreneko networking jaia.

    16:00 – Agurra

>> Eman izena hemen <<

no responses
18/07/22 Karraskan

#PoetikaKKKK – Etorkizuneko erronkak Gipuzkoako kultura- eta sorkuntza- sektorean – Kutxa Kultur Enea

Hausnartzeko eta batera sortzeko ekintza hau ➡“Gipuzkoako sektore kultural eta sortzailearen erronkak eta aukerak” jardunaldiaren esparruan garatu da. Kutxa Kultur-ek eta KARRASKANek antolatu dute elkarrekin, eta ColaBoraBorak dinamizatu du 2022ko maiatzaren 25ean.

 

Hona hemen saioaren helburua: erronkak, arazoak, kezkak, aukerak, premiak, mugak… antzematea (ZER), partekatzea eta haiei aurre egiteko ustezko moduak irudikatzea (NOLA). Horretarako, jokatu egin dugu, eta irudi poetikoak, bineta edo meme formatuko narraziotxoak, ikusizko olerkiak eta gorputz-eskulturak sortu ditugu.

 

Poetika honen guztiaren ondorioz ekintza-plana sortuko balitz, ordea? ZER EGIN DEZAKEGU ELKARREKIN?

 

 

 

 

no responses
01/12/21 Karraskan

BERRIKUNTZA ETA KULTURAREN VII. JARDUNALDIA: EKONOMIA SORTZAILEA GARA!

BERRIKUNTZA ETA KULTURAREN VII. JARDUNALDIA: EKONOMIA SORTZAILEA GARA!

Unescok ekonomia sortzailearen nazioarteko urte izendatu du 2021. Urtea, eta, hori erreferentzia gisa hartuta, Karraskanek lotura estua duten bi kontzeptu hartu ditu eredu ekonomiko eta sozial berriei dagokienez: sormena eta iraunkortasuna.

 

Karraskanen kultura eta sormen sektoreak garatzea eta finkatzea sustatuko duten gizartearen eta ekonomiaren aldeko apustua egin dugu, baita sektore horiek ekonomia sortzaileago batean, edozein jarduera esparrutan izan dezaketen betebeharra sustatzearen aldeko apustua ere.

Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko dimentsio sozial eta ekonomikotik kultura eta sormen elkarteek izan behar duten betebeharra ere nabarmendu behar dugu, eta Green Dealetik eta New European Bauhausetik landu beharreko zerbait da.

DATU zehatzak:

  • EGUNA: Asteartea, 2021eko abenduaren 14a.

  • ORDUTEGIA: 09:00etatik 16:30era * Bisita egingo da galerian 17:30 (bisita 16:00etan inskripzio fitxan aldez aurretik izena emanez. Bisitak 90 minutu iraungo du).

  • GAIA: Ekonomia sortzailea.

  • FORMATUA: Soilik presentziala. Jardunaldiko jarduerak grabatu egingo dira, ondoren Karraskanen komunikazio eta hedapen kanaletan kontsultatu ahal izateko.

  • COVID-19 NEURRIAK. Parte hartzaileek une oro ekitaldiko arduradunen jarraibideak jarraitzeko konpromisoa hartu dute, baita ekitaldiaren antolaketan sor daitezkeen aldaketak onartzeko konpromisoa ere.

 

PROGRAMA:

09:00-09:30 – Harrera.

09:30-09:45 – Ongi etorria Karraskanen presidente Irene Intxaustiren eskutik eta ekitaldi hau babesten duten erakundeen ordezkarien eskutik. (bertaratutako pertsona berresteke).

09:45-11:00 – Elkarrizketa. “Kultura sektoreak ekonomia sortzaile batean” Gaia lantzeko honako hauek izango ditugu gure artean:

  • Sylvie Durán Salvatierra, Costa Ricako Kultura eta Gazteria ministroa.
  • Tere Badia, Culture Action Europe erakundeko idazkari nagusia.
  • Raúl Abeledo, Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko irakaslea eta Valentziako Unibertsitateko Kultura Behatokiko zuzendari akademikoa.
  • Moderatzailea: Roberto Gómez de la Iglesia, fundatzailea eta zuzendaria Karraskaneko bazkide C2+i/Conexiones improbables erakundean.

11:00-11:15 – Mikrofono irekia bertaratutakoen galderak erantzuteko.

11:15-12:00 – ESPERIENTZIAK ETA JARDUN ONEN KASUAK. Kultura eta sormen sektorean esperientzia eta/edo jardun onen kasuen aurkezpenak izango ditugu:

  • Luis Enrique Valdés Duartek “Urueña- la Villa del Libro” proiektua aurkeztuko digu (Urueña- Valladolid).
  • Ainara Guzmán Martínezek eta Mikel Mendarte Azcuek Gipuzkoako “proiekziodun kultura eta sormen talentuari laguntzeko plataforma” aurkeztuko digute, Kutxa Kultur- Kutxa Fundazioan garatzen dena (Donostia-Gipuzkoa).
  • Thusia kooperatibako Miguel Garcések eta Marta Mas Terrónek “La ficción como herramienta de impacto social” esperientzia aurkeztuko digute (Bernedo-Araba).
  • Moderatzailea: Álvaro Fierro, Cultumetríako fundatzailea, Karraskanen erakunde bazkidea.

12:00-12:30 – Coffee Break.

12:30- 14:30 – Sociedad doctor Alonso lana izango dugu gurekin, hondeaketa metodologia aurkeztuz: hitzen, lengoaiaren, elkarrizketaren eta gu geu osatzen gaituzten balio etikoen inguruko mekanismo pedagogikoa da, denoi kolaboratzeko aukera ematen diguna ezagutza trukatu eta arrazoitzeko, entzuteko eta diskurtsoa modu bateratuan eraikitzeko gaitasuna hobetzeko.

14:30- 16:30 – Networking bazkaria (aldez aurretik eman behar da izena eta ez dago bermatuta egingo denik, Covid-19aren ondoriozko balizko osasun murrizketak direla medio).

16:00- 17:30 – Bisita gidatua Punta Begoña Galerietan. Bisitak 90 minutu inguru iraungo du eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Izena eman hemen.

no responses
21/09/21 Karraskan

I+G+b SISTEMA MESTIZO ETA MUTANTEAREN KOPRODUKZIORANTZ

Ziurgabetasunik gabeko mundu konplexu honek horrelako I+G+b sistema behar du, eragile, jakintza eta jardun anitz uztartzearen emaitza izango dena, betiere Helize Boskoitzaren ikuspegitik eta arlo sozial eta kulturalera irekiz. I+G+b ulertzeko moduaren imajinarioa eta esparrua eraldatzea, baita ikerkuntza eta berrikuntzarako baliabideak banatu, planak diseinatu eta sareak konfiguratzeko moduak eraldatzea ere.

Iranzu Guijarro eta Ricardo Antón (ColaBoraBora)

2021eko abuztua

 

DESKARGATU HEMEN PDF-a.

Ingelesez eta gaztelaniaz ere eskuragarri dago.

 

RIS3 Euskadiren testuinguruan, Kultura eta Sormen Industriei dagokienez KARRASKANen inplikazioa izan duen arloetako bat Kultura eta Sormen Sektoreetan I+G+b aplikatzeko esparru kontzeptualari buruzko hausnarketa izan da. Prozesu honek bi atal izan ditu: lehen atalean, tokiko eragileen lantalde batek aurrera egin du esparru hori definitzeko lanean (KARRASKANetik ColaBoraBorako Ricardo Antónek hartu du parte, Kultibako Aitzol Batizen laguntzarekin; Kulturaren Euskal Behatokiko Aintzane Larrabeitik koordinatutako lehen txostenean jaso dira ondorioak); bestalde, esparrua zehazten bukatzeko ekarpenak eta iruzkinak jaso dira, eta atal horretan estatu mailako zein Europa mailako beste aditu batzuk ere izan dira (prozesu hori 3Walkseko Cristina Ortegak koordinatu du, eta  KARRASKANetik ColaBoraBorako Iranzu Guijarrok eta Ricardo Antónek eta Conexiones Improbableseko Roberto Gómez de la Iglesiak hartu dugu parte).

 

Prozesua oso aberatsa izan da, eta abiapuntutik bilakaera nabarmena egitea ekarri du, inplikatutako eragileen lan erantzunkide eta adimen kolektiboaren emaitza gisa. Laster bukatuko da, nazioarteko biltzar ireki bat antolatuz; garatutako lana bertan aurkeztu ahalko da, eta erabilgarria izatea espero dugu, ez soilik euskal testuinguruan, baita, oro har, I+G+b esparru orokorrean ere.

 

Aurkezpen unea iristen den bitartean —eta orduan partekatuko ditugu sortutako material guztiak—, KARRASKANetik hausnarketa egiten laguntzen jarraitu nahi dugu, prozesuan gure ekarpenen erdigunean egondako zenbait ideia berreskuratuz.  Azalduko dugu, gure ustez, zein gakotan den garrantzitsua fokua jartzea, bilatzen duguna baldin bada bada I+G+b sistemaren esparru orokorrean arazoak sortzea, eraldatzea, aberastea eta zabaltzea, eta ez soilik I+G+b tradizionala arlo kulturalera moldatu-itzultzeko joerarekin jarraitzea (tekno-zientzia gogorrei oso lotua eta foku merkantilistarekin). 

 

1. I+G+b-ren TASUNAK (ARTEETAN)

 

Hausnarketa prozesuan, arteen esparruan I+G+b-ri buruzko aurreko dokumentuetan egiten den analisira gerturatzean (batez ere Frascatiren Eskuliburua 2015, ELGAk argitaratua, 70.-71. or.), aurkitu dugu ARTEETARAKO eta ARTEETAN ikertzeari dagokionez zilegitasuna aitortzen dela; aitzitik, ARTEETATIK ikertzea zalantzan jartzen da, eta ARTEEKIN ikertzea ez da ageri. 

 

Eztabaida aspalditik dator eta erreferentzia interesgarria jaso zen “El debate sobre la investigación en las artes” liburuan, Amsterdam School of the Arts ikastegiko Henk Borgdorff autoreak 2006an argitaratutakoa; bertan, autoreak hainbat ikuspuntutik heldu zion auziari, ikuspuntu ontologikotik (ikerketa xedearen izaeraren arabera), epistemologikotik (biltzen-sortzen duen ezagutzaren arabera) eta metodologikotik (erabilitako metodologiaren arabera).

 

KARRASKANen pentsatzen dugu arteetan I+G+b planteatzerakoan tasun nagusi edo bideratzaileak NONDIK eta NOREKIN direla; ZERTARAKO eta ZERTAN tasunen betebeharra aplikatuagoa eta arteei dagokienez instrumentalagoa izango litzateke.   Jarraian, ideia hori labur garatuko dugu.

 

> Ikerketa NONDIK

Arteetatik ikerkuntza eta berrikuntza lan sakon eta sistematikoa egiten da hainbat gai anitzei dagokienez, besteak beste, materialak, teknologiak, formak edo konposizioak, lengoaiak, imajinarioak, ordena sinbolikoak edo subjektibitateak, tartean lotzeko, antolatzeko edo jokatzeko moduak ere landuz. Horrez gain, arteen ezaugarri nagusia jardun kritikoak dira, ideiak eta jardunak azken ondorioetara eramatea, galdera berriak eginez, konbentzioak behartuz eta mugak zalantzan jarriz. 

 

Gaur egun I+G+b kontzeptua oso modu mugatuan ulertzen da eta arlo zientifiko-teknologikoek kontzeptu hori baldintzatu eta ezaugarritzen dute; arlo horietako metodoak eta arteen eta sorkuntzaren metodoak oso desberdinak dira, baina horrek ez ditu ez beste metodo horiek, ez metodoak aplikatzen dituzten eragileak baliogabetzen. Nolanahi ere, auziak eragiten duen eztabaidak balizko eragile eta metodoen espektroa handitu eta dibertsifikatzea ekarri beharko luke, eta, hortaz, baita ikertzeko, kolaboratzeko, hibridaziorako eta transferentziarako aukerak handitu eta dibertsifikatzea ere (dagoeneko aberatsagoak eta ohikoagoak dira).

 

Bide horretan aurrera egiteko zenbait aurreiritzi eta alborapen partzial eta negatibo gainditu behar dira, Frascatiren eskuliburuan bertan proiektatzen direnen modukoak; izan ere, lan horretan ARTEETATIK I+G+b kontzeptua nahastu egin da “adierazpen artistikoaren” ideiarekin. Ideia erredukzionista da eta adierazpenera mugatzen da; hala, arteak subjektibotasun ez objektibagarri, konparagarri, neurgarrira zokoratzen dira; arlo pertsonalera lotzen dira, emozioetara, bizipenetara, eta ez ikerkuntza esparru formalago eta sistematizatuagoetara, ustez zorrotzagoak direnak. Begirada manikeo horrek bizkarra ematen dio historiari; izan ere, arteak ikerkuntzarako ezinbesteko esparru izan dira beti, eta oso lotura estua izan dute beste zientzia edo ezagutza esparru batzuekin (zibilizazio zaharrek utzitako ondareari begiratzea aski da horretaz jabetzeko, besteak beste, zibilizazio egiptoarra, txinatarra, Grezia klasikoa, Errenazimendua edo abangoardietako asko). Begirada alboratuak I+G+b kontrastatu, formalizatu, partekatu edo transferitzeko moduetatik harago ere ikusi beharko luke; argitalpen zientifiko indexatuen irizpide eta logikek ezin dituzte modu horiek horrenbeste mugatu, edo patente merkaturagarriek, edo arlo tekno-zientifikoak edo merkataritza arloak aurretiaz ezarritako adierazleek, beste esparru batzuetan sortutako ikerketak eta berrikuntzak zigortu eta/edo ikusezin egiten baitituzte.

 

Azkenik, arte oro ikerkuntza ez dela dioen argudio errepikakorraren aurrean, ulertzen dugu beharrezkoa dela muga eta irizpideei buruzko hausnarketa egitea, jardun artistiko bat zer den eta arteetatik ikerkuntza egitea den jardun artistikoa zer den bereizteko.  Baina hori beste diziplina tekno-zientifiko batzuetan ere argi ikusten da, eta kasu horietan ez da I+G+b sistemaren parte gisa duten zilegitasuna zalantzan jartzen.

Horrenbestez, I+G+b-ren sistema eta metodo zientifikoa askatu egin behar ditugu babestekotan “espetxeratu” egin dituztenengandik, zinez hertsatu egiten baitituzte, irudimena, subjektibitatea, afektuak, poetika, desioa edo emozioa bezalako faktoreek aberastea eragotziz.

 

> Ikerkuntza NOREKIN

Arteen balio instrumental eta sozialarekin lotura daukan ikuspuntutik, ezinbestekoa da aurrez aurre ditugun erronkek hainbat esparru, ezagutza eta jardunen arteko hibridazio eta elkarrizketa behar dituztela nabarmentzea. Arteak, harremanen ekuazio horretan sartu beharreko beste diziplina esparru bat izateaz gain, berez dituzten ezaugarriak tarteko bereziki aproposak dira berrikuntza disruptiboa sustatzeko, I+G+b prozesu osoan zeharkako tresna edo balio gisa aplikatzeko irudimena, sorkuntza eta sormena landuz.

Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da ikerketa taldeak diziplinartekoak izatea eta konexio gertagaitzak eta polinizazio gurutzatuak gertatzea, eta arteek espazio zilegia bezain garrantzitsua hartzea horrelakoetan (halaber, orain nagusiki gutxietsitako beste diziplina batzuk ere gehitu beharko lirateke, batez ere gizarte zientziei, humanitateei edo ezagutza zahar eta herrikoiei lotutakoak).

 

> Ikerkuntza ZERTARAKO eta ZERTAN

Batez ere arteen berezko balioarekin lotura duen guztian, NONDIK tasunari dagokion guztiaz gain garrantzitsuak dira ZERTARAKO eta ZERTAN tasunak; kasu horretan betebeharra arteetan aplikatuago eta instrumentalago modura ulertzen da, arteak azterketaren subjektu edo hartzaile diren aldetik. Xedea da tresna, teknologia, metodologia edo material berriekin ekarpenak egitea, baita sortutako beste baliabide material eta ez-material batzuk, ezagutzak eta esperientziak aztertzen, sistematizatzen, ebaluatzen, gordetzen, eskalatzen edo modu kualitatiboan transferitzen laguntzea ere. 

 

Arlo honetan kontuan hartu behar dira Kultura eta Sormen Sektoreko balio kateko katebegiak; bidenabar, bestelako diziplina eta eragile espezializatuak ere inplikatuta daude (askotan unibertsitateak eta zentro zientifiko-teknologikoak); ez dituzte eragile artistiko eta kulturalak ordeztu behar, baizik eta haiekin osatu.

 

2. I+G+b-ren KOPRODUKZIOA

 

ARTEEKIN ikertzearen inguruan ari ginenean esan dugun moduan, erronkak konplexuak dira, eta maila askotan eta bizitzaren arlo guztietan aurkitzen ditugu; hala, erronka horiei aurre egiteko ikuspegi berriak behar ditugu, diziplinartekoak, elkarrizketak eta harremanak gehiago landuko dituztenak, moldagarriagoak hainbat egoera eta testuingurutan, berrikuntza eta ikerkuntzako prozesu, eragile eta esparruen arteko fluxu eta atzeraelikadura handiagoak izango dituztenak.

 

Horretarako ezinbestekoa da aurrera egitea ikerkuntza, esperimentazio eta balioa sortzeko logika kolaboratiboago eta irekiagorantz, koprodukzio handiagoa izango duena. Eragile anitzeko koprodukzioaren logikak nahitaez eta premiaz behar du I+G+b ekosistemaren parte gisa hartutako eragileak handitzea eta dibertsifikatzea. Ekosistema hertsatzailea eta autoerreferentziala da, esparrua nagusiki unibertsitate, zentro zientifiko-teknologiko eta beste I+G+b enpresa unitate batzuetara mugatuz (gizarte zientziek, humanitateek eta arteek oso presentzia mugatua dute). Pixkanaka aldatzen ari da, Helize Boskoitzaren ikuspegiari esker eta planteamendu askoz zeharkakoagoak gehitzeari esker, eragile eta diziplina multzoak elkar ulertzen baitute eta pare independente gisa harremantzen baitira. 

 

Koprodukzioaren logikak dakar gogoan izan behar dugula eragile bakar batek berak bakarrik ez duela bete behar/ezin duela bete I+G+b kontzeptua definitzen duen irizpide oro (berritzailea/egokia, sortzailea, ziurgabea, sistematikoa eta transferigarria/errepikagarria); aitzitik, elkar osatu eta elikatuko diren taldeak sortu behar direla aintzat hartu behar dugu. Konfiantza, aitorpen eta elkarrekikotasun harremanetan oinarritutako taldeak izango dira (harreman paternalistak, instrumentalak eta/edo dependentziazko harremanak baztertuz); erronka bakoitzari ekiteko batzen diren esperientzia eta rolak baloratu egingo dira talde horietan, adimen anitzak eta kolektiboak baliatuz.

 

> Helize Boskoitzaren ikuspegia (eta eragile sozial eta kulturalen betebeharra)

Esaten genuen moduan, Helize Boskoitzaren ikuspegia ezinbestekoa da I+G+b sistema nagusiek ezarritako logikak hausteko. Berrikuntza ekosistema garatzea ahalbidetzen ari da; ekosistema garatzeko eragileen arteko zeharkako aliantzak eta harreman garrantzitsuak   landu behar dira, gako irekiagoetan eta zeharkako izaeraz, modu erantzunkide zein proportzionalean (erantzukizunei, eskubideek, eskumenei dagokienez…). 

Helize Boskoitzak Helize Hirukoitzaren berrikuntza eredua (administrazio publikoa + unibertsitatea eta ikerkuntza zentroak + enpresa) gainditzea dakar, lehenengo Helize Laukoitzarekin handituz, gizarte zibilaren palanka, ezagutza eta gaitasunak gehitzeko (herritar antolatuak eta ez-antolatuak); eta bosgarrena ere gehituz, hau da, testuinguruaren, habitataren, kokapenaren baldintzak eta bereizgarriak gehitzea, I+G+b sortu eta hedatzen duen ingurune gisa.

 

Agertoki horretan garrantzitsua da helizeetan rolen banaketa partzelatua ez egitea, baizik eta harreman, elkarrekintza eta fluxu misto eta hibrido askoz gehiago egotea sustatzea. Horren haritik, laugarren helizearen potentzial osoa hedatzea ezinbestekoa da, berria delako eta, agian, aldaketa hauskorrenak sar ditzakeena delako —hori baimentzeko prest bagaude— I+G+b prozesuei heltzeko moduan eta beste mota bateko emaitzak bilatu eta, agian, lortzeko. 

 

I+G+b-k gizarte zibilarekin duen harreman horretan (hor kokatuko lirateke sortzaile eta eragile kultural asko), hiru mailako eskailera planteatu dezakegu, non hirugarrena izango litzatekeen benetan I+G+b-ren koprodukziora bideratutakoa, Helize Boskoitzaren ikuspegiarekin:

 

  • SOZIALIZATZEA: Pedagogia eta dibulgazio lana egitea herritarrak kontzienteago eta arduratsuago izateko, eta zenbait berrikuntza erraztasun handiagoz hartzeko. Lehen maila horretan kokatzea ez da aski; izan ere, gaur egungo I+G+b sistema beste eragile batzuekin osatzeko eta elkar elikatzeko harremanetara ireki beharrean, posizio paternalista batean mantentzen du (kontzienteki edo ez), konfort espazioaren barruan, pribilegioak betikotuz.

 

  • PARTE HARTZEA: Ikerketaren zati bat herritarren eta eragile sozialen esku uztea (oro har landa lana eta testatzea), adibidez ikerketa handitu eta dibertsifikatu ahal izateko lagin eta proba kopuruan, aplikazio lekuetan, eta abar. Hemen aitorpen handiagoko harremanak sortzen hasiko dira, baina, oro har, oraindik oso egoera instrumentalak izango dira gizarte zibilari dagokionez (ikerketaren laguntzaile gisa edo analisien kasu gisa).

 

  • KOPRODUZITZEA: Aitortzea zenbait esparru edo egoeratan (baita ikerketan ere, jardun kontziente eta formal gisa) berrikuntza oinarrizko eragileetatik abiatzen dela, herritarrengandik, testuinguruarekin eta ezagutza eta jardun zehatzekin konektatuago dauden profesionalengandik. Horrez gain, hala gertatzen da, bereziki, gizarte zientziekin, humanitateekin eta arteekin lotura daukaten esparruetan, berrikuntza eta ikerketa ugari saretik bertatik sortzen baitira, modu sortu berri eta kokatuan (herritarren berrikuntzaren edo komunitate kulturalaren esparruetan argi eta garbi ikusten da). Horregatik, gure ustez, I+G+b-ren koprodukzioa ahalbidetuko lukeen elkarrekiko aitorpen harreman handiagoa maila horretan gertatuko litzateke. Horretarako, laugarren helizeko eragileak berritu eta ikertzen duten subjektu gisa hartu behar dira, eta funtzio hori aitortu egin behar zaie, baliabideak eman behar zaizkie, lagundu egin behar zaie ikerketen bikaintasuna eta sofistikazioa lortzeko (prozesu osoan, baina bereziki sistematizazioan eta transferentzian). Eta horren haritik, laborategi herrikoiek, sormen fabrikek eta/edo bitartekaritza programek betebehar garrantzitsua izan dezakete I+G+b-ren koprodukziorako inguruabarrak sustatzeko bitarteko gailu gisa, zubiak eraikiz eragile mota desberdinen artean, ezagutza tekniko eta espezializatua amateurrarekin, esperientzialarekin eta bizipenekin uztartuz. 

 

> Nahastutako faseak eta fase etenak

Esparru eta eragileen arteko koprodukzioa aldarrikatzen dugun moduan, I+G+b-ren fase eta prozesuei dagokienez ere eskatzen dugu. Zientzia eta teknologia gogorretan logika lineala jarraitzea zentzuzkoa izan daitekeen arren (Oinarrizko Ikerketa > Ikerketa Aplikatua > Garapen Esperimentala > Berrikuntza), arlo sozial eta kulturalei dagokienez logika eta muga horiek askoz lausoagoak dira eta, askotan, faseak ordena ez-jarraituan gertatzen dira.

 

I+G+b laguntzeko programek eta politikek, oraindik, ikerkuntza eta berrikuntza bortxaz bereizteko joera daukate, baita fase bakoitzean lan egiten duten eragileak ere. Baina agian komenigarria izango litzateke politika eta programa horiek arlo sozial eta kulturalean agertzen diren logika lausoago, hibrido eta ez-formal horiei erreparatzea, pentsamendu moderno eta produktibistatik iritsitako kortsea mantendu beharrean; izan ere, gaur egun bizi dugun esparru honetan, gero eta konplexuagoa eta ziurgabetasun handiagokoa den esparru honetan, zaharkitua eta alferrekoa dela frogatu da. Esparru horretan, askotan, zenbait alderdik, esaterako 1. berrikuntzaren irizpidea, 2. aurretiazko hipotesietatik lan egitea eta/edo 3. emaitza joera (emaitzak gero eta gehiago dira epe laburrekoak eta merkatura bideratutakoak), bada zenbait alderdik ez dute zentzurik edo lortu ezin diren edo komeni ez diren esperantzak sorrarazten dituzte. Eta, aldiz, honako hauek nabarmendu egin behar dira: 1. Egokitasunaren irizpidea gogoan izan uneoro (merkatuaren aukera edo berritasunaz gain, egokia, aproposa izatea eta balioa ematea une jakin batean edo erronka zehatz batean), 2. Galderak birformulatzea eta ustezko hipotesiak bihurritzea 3. Prozesuei ezusteko guztiekin heltzea (emaitzak lortzeko balizko bide modura). Guztia, gainera, aintzat hartuz une honetan berrikuntzak entzuteko, hobetzeko, sakontzeko, berrerabiltzeko eta transferitzeko gonbidapena izan behar duela, dagoeneko dagoen guztitik abiatuz, ez soilik etengabeko berritasunetik aurrerantz ihes egitea. 

 

3. I+G+b MESTIZO ETA MUTANTERANTZ

 

I+G+b koproduzituaren logikak —Helize Boskoitzaren ikuspegitik eta arlo sozial eta kulturalera irekiz—, I+G+b ulertzeko subjektibotasuna eta filosofia aldatzeaz gain, aldaketa nabarmenak ekarriko lituzke maila operatiboan, prozeduretan, tresnetan eta erregistratu, ebaluatu eta transferitzeko moduetan, prozesuei zein emaitzei dagokienez. Horrek helburuak ezarri eta neurtzeko moduei zein inplikatutako eragileen tipologiari eragingo lieke, baita planak diseinatu, sareak konfiguratu eta baliabideak banatzeko moduei ere.

Horrek esan nahi du sormenaren, arteen eta kulturaren esparru zabal hori ezin dela gehitu itzulpen automatikoaren, larrialdi koiunturalaren edo salbuespen permisibo baten logikatik; aitzitik, I+G+b paradigma eta sistema propioa birdefinitzea dakar. Sistema berri, mestizo eta mutantea izango da; eragileak, jakintzak eta jardunak uztartzearen emaitza izango da, aniztasuna goraipatuko du, konplexutasunean sakonduko du eta inertzia eta konbentzioak gaindituko ditu. Sistema ere koproduzitu egin behar da, eta diseinu lanean inplikatutako eragile guztiek hartuko dute parte. Sistema berria ustezko ñabardura txikien emaitza ere izan liteke, esaterako artikulu hau eman duen hasierako txostenaren titulua aldatzea, eta “Kultura eta Sormen Sektoreetan I+G+b aplikatzeko esparru kontzeptuala” izatetik izen berri bat hartuz, adibidez “I+G+b-ren esparru kontzeptualaren eraldaketa Kultura eta Sormen Sektoreen ekarpenetatik abiatuz”.

 

DESKARGATU HEMEN PDF-a.

Ingelesez eta gaztelaniaz ere eskuragarri dago.

no responses
27/05/21 Karraskan

(Español) Presentamos el documental sonoro REKONEXIÓN – REKONEKTATU

(Español) Presentamos el documental sonoro REKONEXIÓN – REKONEKTATU

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

no responses
16/09/20 Karraskan

Urriaren 15 eta 16an Berrikuntza eta Kulturari buruzko VI. Jardunaldia ospatuko da. Sustraiak eta Kimuak: ezagutzaren transferentzia eta sormenaren balioa – Online

Urriaren 15 eta 16an Berrikuntza eta Kulturari buruzko VI. Jardunaldia ospatuko da. Sustraiak eta Kimuak: ezagutzaren transferentzia eta sormenaren balioa – Online

XX. mendeko 80ko hamarkadan, arte eta kultura zerbitzu eta ekimen berrien eklosioa sortu zen. XXI. mendeko hirugarren hamarkada hasten den honetan badakigu belaunaldien arteko erreleboa naturala eta ezinbestekoa dela. Denbora igarotzeak erreleboa dakar, baina gure sorkuntza erakundeetan ez da modu egokian pentsatu eta planifikatu.

Karraskanetik beharrezko eztabaida hori ireki nahi digu, ildo horretan dagoeneko lanean hasi diren beste ekimen batzuetara gehituz. Erronka ezin da izan denbora modu absurdoan eteten saiatzea, baina bai une batez geldiarazten saiatzea, prozesu natural hori ikasteko prozesu nola bihur dezakegun pentsatzeko, gure erakundeek behar dutena berrikusteko talentua eta ezagutza kudeatzeari dagokionez, sustraietatik zein kimuetatik etorri. 

 

Urriaren 15 eta 16an, 16:30h-tik aurrera

 

PROGRAMA

OSTEGUNEKO SAIOA, 2020ko URRIAREN 15a

16:30h – 16:45   Saiora ongietorria.

16:45h – 17:45 h Inaugurazio hitzaldia “Organizazioak desagertu egiten dira, ikasteko gai ez badira” – Javier Martínez

17:45h – 18:15h Txatak erantzungo du. 

18:15 h – 18:30 h – Esperientzien mintegiaren lehen saioa

  1. Esperientzia  – Garaion -ek aurkeztuta “Otarregintzatik arkitektura berdera; Lanbide zaharrak aukera berriak”
  2. Esperientzia – MediaLab Prado -k aurkeztuta “0tik 99ra. Belaunaldien arteko udako kanpalekua” 
  3. Esperientzia  – ARTEHAZIA-k aurkeztuta “Errelebo sortzailea: belaunaldi aldaketa eta talentuaren transmisioa kultura Kudeaketan”

18:30 – Agurra

***18:15 – 19:15 – Txata zabalik egongo da Javier Martínez hizlariari galderak egiteko.

 

OSTIRALEKO SAIOA, 2020ko URRIAREN 16a

16:30 – Ongietorria saiora.

16:33h-16:42 –  Esperientzien mintegiaren bigarren saioa

  1.  Esperientzia – Sra. Polaroiska-k aurkeztuta “Emakume jakintsuen kontseilua”
  2. Esperientzia – Teklak taldeak aurkeztuta “Jostorratz bat albainutu. Dokumentazio lan sortzailea”
  3. Esperientzia – Horman Poster -rek aurkeztuta “Antigone” (arte proiektu baten kosorkuntza eta kokudeaketa)

16:42h – 16:50- Txatak zure galderak erantzungo ditu.

16:50 – 18:00h – Zuzeneko elkarrizketara sarrera “Enraizando- Erroak botatzen” ; honako hauen hausnarketak jasoko ditugu: Eva Salaberría, Javier Anós eta Jorge Fernández León. 

18:00h – 18:25h – Txatak erantzungo du.

18:25- Elkarlaneko agurra, Karraskan elkarteko kide diren erakundeen aldetik. 

18:27- Networking espazioaren aurkezpena, soilik izena eman dutenentzat eta jardunaldiaren agurra.

18:30 h- 19:30 h – Networkihg espazioa (aldez aurretik eman behar da izena).

 

IZEN-EMATEAK LASTER IREKIKO DIRA. Informazio guztia hemen eguneratuko dugu eta nola inskribatu adieraziko dizuegu.

Izena eman hemen.
no responses
1 2 3 4 5 Next
Buscar
Noticias por fecha