Berrikuntza Artistiko eta Lehen Haurtzarorako Zentroa. Haurrak eta horiekin batera dauden helduak (bai gurasoak, bai hezitzaileak eta bai artistak), artearekin topo egiterakoan, horiek mimatu, kulunkatu eta babesteko Sehaska. Haurtzaro Txikiaren eremuan izan dugun esperientziak esku-hartze kulturalerako bidea erakutsi digu. Horrek sorrera artistikoarekin eta ohitura kulturalekin erlazionatuta dauden ekintzen gunean ezartzen ditu hiritar txikiak.
KunArte sehaska sortzailea da, izaki berri eta bereziak hazteko sortua izan dena. Sehaska toki txikia delako (gizakia babesteko erabiltzen den lehen tokia) eta sinbolikoki utopiak betidanik abagunea izan duen tokia ordezkatzen duelako.
Sehaskak bezala, KunArte-k 4 hanka ditu, ekintzak bideratzen dituzten 4 ildo:
Haurtzaro Txikia; Sorkuntza; Berrikuntza; Audientzien Garapena; Sareak.