April 27, 2024

KLIMA ALDAKETAREN TESTUINGURUNEAN LAGUNDU, ZEHARKATU, ARTISTIZATU

Franc Paredes eta bere praktikak ezagutu nahi dituzu, arlo artistiko eta kulturalarekin, garapen jasangarri eta birsortzailearekin, elkarlanetik eta komunitatetik? Zortea duzu, martxoaren hasieran Bilbon egongo delako eta Wikitokin aurkezpen eta tailer bat antolatuko dugulako. 

 

Orain dela hilabete batzuk, Argentinatik Franc Paredes idatzi zigun, aste batzuk Europara zetozela esplorazio-bidai bat egiteko eta Bilbo bisitatzea gustatuko litzaiokeela azaltzeko. Bere lanari buruz hitz egin zigun eta interes eta egiteko modu asko komunean genituela ikusi genuen. Beraz, egun batzuk elkar ezagutzera etorriko da, eta interesatzen zaizkizuen beste pertsona batzuentzako bisita irekitzea gustatuko litzaiguke. Horregatik, elkarrekin proposamen bikoitza antolatuko dugu, biak Wikitokin:

 

– 1. HITZORDUA: martxoak 5, asteartea, 18:00etan. Aurkezpena: “Testuinguru-artea eta birsorkuntza-garapena klima aldaketaren testuinguruan”. Sarrera libre izango da edukiera bete arte.

 

– 2. HITZORDUA: martxoak 7, osteguna, 10:00etatik 14:00etara. TRIMINÓ-ra hurbilduko gaituen tailerra, tresna ludiko-propositiboa, konfiantzazko loturak ezartzeko eta proiektuen plangintza partekatua errazteko diseinatua. HEMEN EMAN BEHAR DA IZENA.

 

LEHENENGO, NORK DA FRANC?

 

Franc Paredes artista bisuala, ikertzailea, sormen-aholkularia, kultura-kudeatzailea eta ikus-entzunezko ekoizlea da. Bere lana diziplina eta jakintza desberdinak gizarte eta ingurumenen arazoekin gurutzatzea da. Arteakzioaren bidez, adimen kolektiboa eta ludikoa ulertzeko eta sustatzeko, laborategi gisa funtzionatzen duten egoerak, jolasak eta esperientziak sortzen ditu; eta, errealitatea eraldatzeko tresna gisa, elkarlanaren eta komunitatearen ahalmenean kontzientzia eta konfiantza hartzen laguntzen digu. Besteak beste, La Paternal ekimen artistikoa sortu zuen, Buenos Airesen kokatutako egoitza, ikerketa eta erakusketa gunea, Iraultza Ludikorako M! (Movimiento Inútil)-en edo Ambart giroaren sortzaileetako bat. Esparru akademikoan, UNTREF – Otsailaren hiruko Unibertsitateko, Arte Elektronikoetako Maisutzako eta Ingurumen Humanitateetako Diplomaturako irakasle taldeko kide da, artearen, zientziaren eta teknologiaren gurutzaketan. 

 

– 1. HITZORDUA: AURKEZPENA

Martxoak 5, asteartea, 18:00etan. “Testuinguru-artea eta birsorkuntza-garapena klima aldaketaren testuinguruan” izenburuarekin, Francek bere inguruan dituen gizarte eta ingurumen arazoei praktika artistikotik heltzeko duen modua partekatuko du. 2009az geroztik La Paternalen edukitako esperientziatik abiatuta, non lan ildoetako bat birziklatze sortzailea da, ingurumen-taldeekin egindako aliantzetaraino, elkarlaneko arteari eta klima-aldaketaren testuinguruan garapen iraunkorrari eta birsortzaileari buruz egin duen ikerketaren egungo prozesuaz hitz egingo digu, bere lehen atala TXP Todo por la Praxis-ekin gertatu berri da, Madrilen. Honek finantzia-espekulazio globalizatuak sortzen dituen arrazoien eta ondorioen sarea ulertzea ahalbidetuko duen lehen hurbilketa proposatzen du. Eta, aldi berean, arteak zalantzan jartzen dituen eta bide alternatiboak eskaintzen dituzten praktikak ikusarazi nahi ditu.  

 

OHARRA: Sarrera librea da edukiera bete arte. Puntualik hasiko gara. Eta azkenik hitz egiten jarraitzeko zerbait hartuko dugu. 

 

– 2. HITZORDUA: TAILERRA 

Martxoak 7, osteguna, 10:00etatik 14:00etara, TRIMINÓra hurbilduko gaituen tailerra, tresna ludiko-propositiboa, konfiantzazko loturak ezartzeko eta askotaritako eragileen artean proiektuen plangintza partekatua errazteko diseinatua, gizartean esku-hartze kritikoa bilatzen duten lankidetza-proposamenak aurrera eraman nahi dituztenak, euren ereduak eta hierarkiak errepikatu gabe.

 

Tailerraren dinamika, dominoa edo scrabble bezalako jokoetan inspiratuta, -mahai joko baten taula kolektiboki sortzeko erronkatik abiatuta, askotariko proiektuak eta praktikak elkarrizketan jartzeko pentsatuta dago. Parte-hartzaileen ekimenen inguruko noraeza proposatzen du, kudeaketa kolektiboko ekintza baterako kontzeptu, praktika eta ikuspuntu posiblea eztabaidatuz, intzidentzia horizontea testuinguruan hedatzeko eta indarrak batzeko eta aldaketarako tresnak partekatzeko asmoz.

 

Jokoan sartzeko disparadore gisa balioko duten galdera batzuk:

  • Zer desarmatu, ulertu, partekatu edo imajinatu behar da gure proiektuek oraina eraldatzeko duten gaitasun estrategikoa eguneratzeko?
  • Nola eutsi denboran eragile independenteen, eremu autogestionatuen eta erakundeen arteko lankidetza-jardunari arlo publiko-komunitarioaren alde egiten dutenak, leku berekoak eta/edo interes partekatuko eremuen ingurukoak?
  • Zer egin nahi dugu elkarrekin eta zer ezingo genuke egin modu isolatuan?

 

Tailerra hiru momentuetan bananduko da:

  1. Hizkuntza komun baten garrantzia: hitz jokoa eta kudeaketarako funtsezko kontzeptuak. 
  2. Denboraren dimentsioari eta helburuen finkapenari buruz: orainaren eta ahalaren arteko agertokiak. 
  3. Joko-taularen gainean: lehen egoera-mapa batez armatuta.

 

OHARRA: Tailerrean, proposamenak landuko ditugu. Proposamenetan, era askotan, alderdi artistikoa eta kulturala garapen jasangarri eta birsortzailearekin gurutzatuko dira, klima-aldaketaren testuinguruan. Edukiera gehienez 20 pertsonakoa da. Ea askotariko profilak datozen: artistak, ikertzaileak, gune independenteak, erakunde bideratzaileak, gizarte-ekintzailetzak, aktibistak, bitartekariak, sare eta elkarte sektorialak… Baina bakarrik 20 pertsona… IZENA EMAN BEHAR DA HEMEN (5 euroko izen-ematea ipini dugu).

 

KREDITUAK

 

Egoitza txiki hau eta Franc Paredesekin irekitako jarduerak, Franc gu ezagutzera hurbiltzeko eta bere esperientzia aberatsa partekatzeko duen gogoaz gain, elkarlanagatik, energiak batzeagatik, baliabideak partekatzeagatik, modu banatuan komunikatzeagatik eta elkarrekin jolasteagatik izan da posible. ColaBoraBora, KARRASKAN eta Wikitoki arteko korapilatzea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin. 

 

PARTEKATZEAK HOBEAK EGITEN GAITU!

 

Karraskan
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha