22/07/24 Karraskan # , , ,

KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia. CHANGE: EGIN JOKOA!

KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia. CHANGE: EGIN JOKOA!

Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruz hitz egiteko topaketa. Galderak, ezinegonak, esperientziak eta proposamenak jokoan jartzeko eguna. Burtsaren zoruan posizioak hartu, bingoan jokatu eta arrain enkantean parte hartzeko goiza izango da. Eta arratsaldeak negozio bazkari baten itxura izango du. Den-dena CHANGE, Karraskanen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia, modu kolaboratiboan aktibatzen jarraitzeko.

Gainditu behar ditugun trantsizio eta erronkek antolatzeko, lan egiteko forma berriak eta zeharkako estrategiak eskatzen dituzte. Ideiak, pertsonak, azpiegitura komunak, proiektu zehatzak eta mota guztietako baliabideak eta kapitalak mugiarazi behar ditugu. Eta nola egin pentsatzeko CHANGE Aldaketen trukea jarri dugu martxan; eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa kolektiboa da, erronka eraldatzaileei ekiteko eta aldaketa prozesuei eusteko bideragarritasuna bilatzen dutenak.

CHANGEn helburuak hauek dira:

  1. Finantzaketa eskaintzen eta eskatzen dutenen arteko eta bitarteko eragileekiko ELKARRIZKETA eta TOPAKETAK sustatzea.
  2. Sortzen diren HARREMANAK aztertzea, eta konfiantza, aitortza eta elkarrekikotasun zabalagoak bilatzea, baita menpekotasun edo bezero izaera gutxiagoko harremanak bilatzea ere, helburu komunak lortzeko.
  3. Konbentzio, inertzia edo errutinetatik harago joatea ahalbidetuko duten INGURUABARRAK eta PROZEDURAK elkarrekin bilatzea.
  4. ERAGILE ETA PROGRAMAK identifikatzea, jardun on eta inspirazio modura.
  5. Dena modu KOLABORATIBOAN ETA PARTEKATUAN garatzea, konplizitateak sortzen elkarrekin agertoki berrietarantz joateko.

CHANGE izenburutik bertatik hasi da jolasean aldaketa ideiaren anbibalentziarekin, txanponaren bi aldeei erreferentzia eginez: eraldatzailea eta ekonomikoa. Eta jolaserako ideia horrek egituratuko du KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia; 2024ko irailaren 17an izango da, asteartea, 09:30etik 18:00etara, Getxoko RKEtxean.

 

Diruarekin jolastu egiten da.

EGIN JOKOA! izenburua jaso duen jardunaldia izango da; saio erabat parte hartzailea izango da, elkarrekin trukatu eta eraikitzeko saioa. Goizeko eta arratsaldeko topaketa izango da, ludikoa bezain propositiboa.

PROGRAMA

9:30 – 10:00. Irekiera eta izen ematea.

10:00 – 14:00. Finantzaketa jokoan jarriko dugu. (75 plaza doan).

> ZORUA Elkar ezagutzeko eta gorputza jartzeko, mugitzeko eta gaiari dagokionez kokatzeko soziodrama, balore burtsa eta burtsa indizeak agertoki moduan erabiliz.

> BINGOA Ausaz aukeratutako galderetan oinarritutako mahai ingurua, esperientzia, kasu eta profil anitz eta adierazgarrien lau pertsona ordezkarirekin.

> ARRAIN LONJA Eztabaidarako tarte irekia, iritzien salerosketa eta enkanterako tartea; parte hartzaileek entzun eta hitz egiteko aukera izango dute, une bakoitzean arrainontzian hartzen duten posizioaren arabera.

14:00 – 17:00. Negozio bazkaria, 14:00etatik 17:00etara (42 plaza, izen ematea 5 €).

Euskal Herrian esan ohi dugunez, tratu handiak bazkalorduan ixten dira, elkarri bostekoa emanez. Lasai-lasai bazkalduko dugu, goizean jandako guztia mamurtzen. Eta bazkalondoan, txupitoen unea iristean, mahai zapia aldatuko dugu!

Jardunaldiaren azken-aurreko tartea finantzaketa osasungarri eta orekaturako dieta elkarrekin sortzeari eskainiko diogu. Helburua da sortuko diren zenbait elkarrizketa lagungarriak izatea elikagai formatzaile, erregulatzaile eta energetiko gakoak identifikatzeko, baita eragile anitzeko harremanak eta finantzaketa estrategiak elikatzeko errezetak identifikatzeko ere.

Bazkariak eta bazkalondoak izen emate irekia dute, 5 euroren truke (edukiera mugatua).

17:00 – 18:00. PostCHANGE. Arratsalde giro pixka bat etxera itzuli aurretik.

IZENA EMAN!.

 

Jardunaldi hau interesatu egingo zaizu, baldin eta…

CHANGEk balizko eragileen espektrorik ahalik eta anitzena interpelatu nahi du; finantzaketa eskaini zein eskatzen dutenak inplikatu nahi ditu ikerketan, baita prozesuan esku hartzen duten bitarteko eragileak ere. Eta fokua, batez ere, kultura komunitarioa, herritartasun berrikuntza, ekonomia sozial eta solidarioa eta beste eremu mugakide batzuk bezalako esparruen intersekzioan jartzen dugu, transdiziplinarietate eta intersekzionalitate gakoetan (GJHak eta 2030 Agenda erreferentzia gisa hartuz).

Esparru horietakoren batean edo bitarteko espazio horretan bizi bazara. Baliabide, diru, kapital eta harremanen gai hau interesatzen bazaizu. Interes berbera duten beste batzuk ezagutu eta haiekin hitz egin nahi baduzu. Eta formatuekin jolastuz egin nahi duzu, osagai parte hartzaileak eta ludikoak txertatuz. Orduan…

Non gertatuko da? Nola irits naiteke bertara?

Saioa Getxoko (Bizkaia) RKEtxean izango da, Santa Eugenia Plazako lehen zenbakian. Bertara iristeko modurik errazena metroa hartzea da (Areeta / Las Arenas geltokia); oinez bost minutura baino ez dago.

Nork egiten du CHANGE posible?

CHANGE ikerketa modu partekatuan bultzatu dute Colaboratorio IC, REACC, Wikitoki eta KARRASKAN eragileek. Eta ikerketa garatzeko hainbat eragileren lankidetza dugu une honetan, besteak beste, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Daniel y Nina Carasso Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza. Ikerketa bera ere errealitate egiteko aliantza eta kolaborazioen fruitua da.

Are gehiago jakin nahi?

Badakigu arretaren ekonomiak eta Momoren gizon grisek setiatuta bizi garela. Badakigu gure agendetako denbora altxor bat dela, gero eta gehiago, eta ekitaldi batera joatea edo ez oreka bilatzeko erabakia dela, nahi dugunaren, harremanen eta itzulkin gisa espero denaren arteko oreka, alegia. Eta uda osteko lehia gogorra da. Hortaz, oraindik ez baduzu ebatzi, hona hemen erabakia hartzen laguntzeko lagungarri batzuk:

 

Eta orain bai…

 ➡ IZENA EMAN!.

 

#CHANGE_MdC

no responses
23/10/19 Karraskan # , , , , , , , ,

Audientzien Estimulazio Berritzailea Jardunaldia

Audientzien Estimulazio Berritzailea Jardunaldia

Hurrengo azaroaren 7an izango da Kultura eta Berrikuntzako V. Jardunaldia, aurten Audientzien Estimulazio Berritzaileari buruzkoa Romo Kultur Etxean (nola iritsi)

Ikus-entzuleek zein toki hartzen dute kultura eta sorkuntza proiektuetan? Publiko berriak sortzeko espaziorik ba al dago? Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko estrategiarik eraginkorrenak zein dira? Zein betebehar dauka berrikuntzak horretan? Eta haiek zein betebehar daukate gure berrikuntzan?

Karraskanek gai horien inguruko hausnarketa proposatzen du, erreferentziazko nazioarteko proiektuetara eta tokiko testuinguruan garatutako jardunbide onen kasuetara gerturatzeko jardunaldi batean.

Horrez bai, Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz) txostena ezagutzeko aukera izango dugu.

Kultura eta sorkuntzako publikoekin lan egitearen inguruko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten begiradak aztertzeko hitzordua izango da, ezinbesteko gaia baita gaur egun bai errotuko diren politika publikoak diseinatzeko, bai funtsezko proiektuak garatzeko.

Zure parte hartzea izatea espero dugu, han edo sare sozialetan #KarraskanIC traolarekin, bertan kontatuko baitugu egitasmoaren berri.

Hona hemen egitarau osoa. Egin klik hurrengo irudian PDF formatuan deskargatu nahi baduzu:

EGITARAUA

09:30h – 09:45h Ongietorria

09:45h- 10:00h Kafea, zentzumenekin (networking dinamika)

10:00h – 10:15h Ongietorria Roberto Gómez de la Iglesiaren eskutik – Karraskaneko presidentea.

10:15h – 11:00h Inaugurazio mintzaldia, Anne Torreggianiren eskutik.

Anne Torreggiani (The Audience Agency).

11:00h – 11:30h Mikrofono irekia

11:30h – 12:00h Tokiko testuinguruan garatutako esperientziak (I).

12:00h – 12:30h Kafea, zentzumenekin

12:30h – 13:00h Tokiko testuinguruan garatutako esperientziak (II).

13:00h – 13:15h Mikrofono irekia.

13:15h – 13:45h Txostenaren aurkezpena: Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz).

13:45h -14:00h Mikrofono irekia.

14:00h – 14:15h Amaierako kontakizuna.

14:15h – 16:00h Bazkaria.

Parte hartzea doan da, izena ematea besterik ez da egin behar eta hemen egin dezakezu hori:

Arazorik baduzu, Eventbrite web gunean ere egin dezakezu.

one response
08/10/18 Karraskan # , , , , , , , , ,

KULTURA JASANGARRIAN BERRITUZ Jardunaldia

KULTURA JASANGARRIAN BERRITUZ Jardunaldia

KULTURA JASANGARRIAN BERRITUZ Jardunaldia- Kultura garapen jasangarriaren laugarren ardatz gisa erakunde sortzaile jasangarrietatik. 2018.10.18

Nola egin artea/kultura eta garapen jasangarriaren arteko lotura? Zer erasan du kulturaren eta sormenaren sektorean? Zer dagokigu eta zer egin dezakegu artista, kultura arloko kudeatzaile, bitartekari, komisario gisa? Zer zeregin izan dezakete kulturak eta sormenak? Nola sortu gizarte jasangarriagoa?

Denon erantzukizuna da eta kultura eta sormen arloko eragileok ekarpen handia egin dezakegu diziplinarteko lanak eginaz, elkarri lotutakoak eginaz eta lankidetzan arituaz.

Arte eta kultura arloko profesionalekin egin dugu programa bat; hainbat arlotakoak dira eta jasangarritasunaz eta aurrez aurre dugun erronka globalean izan dezakegun zeregin garrantzitsuaz arituko gara. Batetik, kultur eragileek beren zeregina beren-gain har dezatela gizarte jasangarrirako ereduak bilatuz eta bestetik, gizartea oro har eta erakundeak bereziki ohartu daitezela erakunde sortzaile jasangarriak sustatzearen beharraz.

 

JARDUNALDIAREN EGITARUA ESKURAGARRI HEMEN!!

 

> 09:30etik 14:00etara “Andres Isasi” udal musika-eskolan izango da Jardunaldia, – Las Mercedes kalea 6- 48930 Getxo. (Nola iritsi)

Bertan izango ditugu Alfons Martinelli, Idoia Postigo, Rosa Fernandez, Jéssica Domínguez eta Lucía Vazquez García.

 

> 14:00etatik 19:00etara Getxolanen izango da Jardunaldia – Ogoño 1- 48930 Getxo (Nola iritsi).

14:00Etatik 16:00etara Pic-Nic bat antolatuko dugu Getxolanen

Eta ondoren, 16:00etatik 18:00etara, “Pertsonengan berritzen” tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu – Hakomi tailer hau Mindfulnessen oinarrituta dago eta David Medinak eta Carlos Ramirezek emango dute. “Komunikazioaren arazorik nagusiena da, ez dugula ulertzeko entzuten, baizik eta erantzuteko entzuten dugula”.

18:00etatik 19:00etara Elkarrizketa-askaria izango dugu, agurtzeko.

Parte hartzea doan da, izena ematea besterik ez da egin behar eta hemen egin dezakezu hori:

 

Formularioa

no responses
Buscar
Noticias por fecha