20/07/20 Karraskan

Zuzendaritza Batzorde berria eta lantaldeak aurkeztuko ditugu

Karraskanen partez, Zuzendaritza Batzordea osatzen duen talde berria aurkeztu nahi dizuegu, 2020ko maiatzaren 15ean eguneratua, baita osatu diren lantalde berriak ere.

 

Zuzendaritza Batzordea

  • Presidentea: Irene Intxausti – Teklak.
  • Idazkaria: Laura Díez – ANTespacio.
  • Diruzaina: Ana Urgoiti – Bilbao FormArte.
  • Azkenik, Rosa Abal gerente moduan, kudeaketa eta koordinazio lanetan parte hartuz.

Batzordearen aurkezpen twitter

 

1.Lantaldea: 2020KO BERRIKUNTZA ETA KULTURA JARDUNALDIA

 

HELBURUA:

Interesgarriak diren gaiak identifikatu, Euskadiko sormen- eta kultura-sektorean garatzen diren praktikak eta jarduerak ikusarazi eta balioetsi, Karraskan-en hurrengo jardunaldiaren gaiarekin erlazionatuz. Javier Martinez-en hurrengo esaldiak ondo laburbiltzen du lan hau:

Erakunde batek ez badu ikasten eta, gainera, belaunaldi-erreleboaren ondorioz konortea galtzen badu, hil egiten da, eta egunero ikusten ditugu, urteetan bere merkatuetan buru izanik, lokartu, ikasteari utzi eta desagertu egiten diren enpresen kasuak.

www.javiermartinezaldanondo.com

 

TALDEA:

Presentación grupo de trabajo 1 (euskera)

 

2.Lantaldea: EZAGUTZA

 

HELBURUA:

Euskadiko sektore kultural eta kreatiboan hausnarketa, ezaguera eta ikerkuntzarako espazio bat sustatzea.

 

TALDEA:

3.Lantaldea: KOHESIOA ETA BARNE-HARREMANAK

 

HELBURUAK:

  • Lankidetza sustatzea.
  • Eragile publiko eta pribatuen arteko erlazioak erraztea.
  • Eragile eta sektoreen arteko trukea eta konexioa indartzea.
  • Kooperazio mekanismo, sinergia, elkar laguntza eta ezaguera transferentziak babestea.

TALDEA:

Presentación grupo de trabajo 3 (euskera)

4.Lantaldea: POSIZIONAMENDUA ETA KANPO-HARREMANAK

 

HELBURUAK:

  • Elkarrizketarako eta ordezkaritza kolektiborako tresna bat sortzea, Kulturaren, Berrikuntzaren, Sormen-industrien eta Kulturaren Ekonomiaren inguruko legedian, politiketan eta planetan eragiteko gaitasuna duena.
  • Harreman-sistemen berrikuntza ikertzea, beste kultura- eta sormen-elkarte batzuekin lankidetzan proiektuak sortuz.

 

TALDEA:

Presentación grupo de trabajo (euskera)

no responses
20/05/20 Karraskan # , ,

Kulturaren Euskal Behatokiak krisi Behatokiaren, jarraipen azterketaren eta Covid-19-ak kultura arloan izandako eraginaren analisiaren lehen emaitzak argitaratu ditu.

Inkestaren helburua esparru guztietarako komuna den gutxieneko informazioa lortzea da eta sektorialak diren elkarte ezberdinekin kontrastatu da. Karraskan elkarteak inkesta honen hedapen prozesuan aktiboki parte hartu du, bere bazkide eta sarearen profesionalen eta entitateen artean zabaltzeko asmoarekin.

Emaitzak lehen datu bilketarenak dira, 2020ko apirilaren 9 eta 26a bitartean lortutakoak, 234 agenteen parte hartzearekin.

 

Kulturaren Euskal Behatokiak egoeraren segimendua egiteko eta uztaila aldera beste inkesta bat argitaratzeko asmoa du, behin deskonfinamendu garaia bukatuta. Karraskan-en partetik deialdi berri honen hedapena sustatuko dugu eta zuen parte hartzea espero dugu.

 

Txostenak analisi kuantitatibo eta kualitatibo bat burutzen du, lau ataletan banatuta:

  • Lehenik, Covid-19-aren aurretiko kulturaren testuingurua deskribatzen da. Horretarako, Covid-19-aren egoera agertu baino lehenagoko irudi global eta sintetikoa eskaintzen duten adierazle kultural eta ekonomikoak aurkezten ditu.
  • Halaber, emaitzen aurkezpenean sartu aurretik, sektoreak eta bere agenteek landutako ekimen ezberdinak aipatzen dira.
  • Bigarrenik, sektore bakoitzeko datu espezifikoak batzen dituen analisi sektorial bat aurkezten da, hala aurretiko egoera nola inkestaren emaitzak kontuan hartuz.
  • Azkenik, atariko ondorioen aurretik, sektorea babesteko neurrien laburpen bat aipatzen da, ikuspegi analitiko, kronologiko eta tipologiko batekin.

 

Txosten osoa PDF moduan hemen deskarga dezakezue:

 

Kulturaren Euskal Behatokiko webgunean ere eskuragarri dago informazio guztia.

no responses
31/12/19 Karraskan

(Español) ¡AUTOMAPÉATE EN LA PLATAFORMA DIGITAL KULTURSISTEMA!

(Español) ¡AUTOMAPÉATE EN LA PLATAFORMA DIGITAL KULTURSISTEMA!

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

no responses
11/12/19 Karraskan

Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz)

Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz)

Jarraian aurkeztuko den txostena KARRASKANen eskaera bat da (Euskadin Berrikuntzaren Kultura eta Kulturan Berrikuntza sustatzeko elkarte profesionala), euskal geografian zehar leku desberdinetan eta kultura eta sorkuntzaren sektorerako hainbat gai estrategikoren inguruan urtero antolatzen dituen jardunaldien barruan.   . 

Txosten honen helburua arlo horren inguruko hausnarketa sustatzea da, eta, horretarako, tokiko, estatuko zein nazioarteko testuingurutik garatutako ekintza, ikuspegi eta estrategietara gerturatzea proposatzen da.

Azterlan hau KARRASKANen elkartutako hiru entitatek osatu dute (Cultumetria, Kultiba eta Teklak).

Bidenabar, Teklaken aipatutako jarduera ildoen inguruko prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dira. 

 

Informe- BENCHMARKING DE LAS POLÍTICAS Y PRÁCTICAS DE ESTIMULACIÓN DE LA DEMANDA CULTURAL Y CREATIVA (ABORDANDO EL CASO GETXO)

 

CULTUMETRÍA. Neurtzea ez da kontatzea, kontuan hartzea baizik.

Cultumetríak adierazleak diseinatzen ditu eta kultura erakundeen datuak aztertzen ditu eragin kultural, sozial eta ekonomikoa neurtzeko.

KULTIBA .KULTURA ERALDAKETAK

Ikuspegi sistemikotik pertsonak eta erakundeak aholkatu eta laguntzen dituen kultura elkarte bat da. Kulturaren eta balioen zentralitatetik egiten du lan, arazo konplexuen aurrean erantzuna emateko. Helburua pertsonen ikuspegia aldatzen laguntzea da, hala pertsona horiek ekintzak ere alda ditzaten, testuinguruan eragina izan dezaten eta, horrenbestez, esperotako emaitzak izan ditzaten.

TEKLAK .KOMUNIKAZIO ETA AUDIENTZIEN ESTUDIOA.

Haien jardunean sorkuntza, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten eragileei laguntzen dien estudioa da Teklak, proiektuak aktibatzen eta finkatzen. Nola egiten du? Hainbat tekla sakatuz: komunikazioari eta publikoak garatzeari lotutako proiektuak aztertuz, sortuz eta lagunduz; lan prozesuak ikus-entzunezko euskarrietan jasotzeko lan eginez; eta finantzaketa pribatu eta publikoa bilatzeko proiektuak prestatzea babestuz. 

no responses
23/10/19 Karraskan # , , , , , , , ,

Audientzien Estimulazio Berritzailea Jardunaldia

Audientzien Estimulazio Berritzailea Jardunaldia

Hurrengo azaroaren 7an izango da Kultura eta Berrikuntzako V. Jardunaldia, aurten Audientzien Estimulazio Berritzaileari buruzkoa Romo Kultur Etxean (nola iritsi)

Ikus-entzuleek zein toki hartzen dute kultura eta sorkuntza proiektuetan? Publiko berriak sortzeko espaziorik ba al dago? Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko estrategiarik eraginkorrenak zein dira? Zein betebehar dauka berrikuntzak horretan? Eta haiek zein betebehar daukate gure berrikuntzan?

Karraskanek gai horien inguruko hausnarketa proposatzen du, erreferentziazko nazioarteko proiektuetara eta tokiko testuinguruan garatutako jardunbide onen kasuetara gerturatzeko jardunaldi batean.

Horrez bai, Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz) txostena ezagutzeko aukera izango dugu.

Kultura eta sorkuntzako publikoekin lan egitearen inguruko ikuspegi desberdinak eskaintzen dituzten begiradak aztertzeko hitzordua izango da, ezinbesteko gaia baita gaur egun bai errotuko diren politika publikoak diseinatzeko, bai funtsezko proiektuak garatzeko.

Zure parte hartzea izatea espero dugu, han edo sare sozialetan #KarraskanIC traolarekin, bertan kontatuko baitugu egitasmoaren berri.

Hona hemen egitarau osoa. Egin klik hurrengo irudian PDF formatuan deskargatu nahi baduzu:

EGITARAUA

09:30h – 09:45h Ongietorria

09:45h- 10:00h Kafea, zentzumenekin (networking dinamika)

10:00h – 10:15h Ongietorria Roberto Gómez de la Iglesiaren eskutik – Karraskaneko presidentea.

10:15h – 11:00h Inaugurazio mintzaldia, Anne Torreggianiren eskutik.

Anne Torreggiani (The Audience Agency).

11:00h – 11:30h Mikrofono irekia

11:30h – 12:00h Tokiko testuinguruan garatutako esperientziak (I).

12:00h – 12:30h Kafea, zentzumenekin

12:30h – 13:00h Tokiko testuinguruan garatutako esperientziak (II).

13:00h – 13:15h Mikrofono irekia.

13:15h – 13:45h Txostenaren aurkezpena: Kultura eta sorkuntza eskaria sustatzeko politika eta praktiken benchmarkinga (Getxoko kasuari helduz).

13:45h -14:00h Mikrofono irekia.

14:00h – 14:15h Amaierako kontakizuna.

14:15h – 16:00h Bazkaria.

Parte hartzea doan da, izena ematea besterik ez da egin behar eta hemen egin dezakezu hori:

Arazorik baduzu, Eventbrite web gunean ere egin dezakezu.

one response
08/10/18 Karraskan # , , , , , , , , ,

KULTURA JASANGARRIAN BERRITUZ Jardunaldia

KULTURA JASANGARRIAN BERRITUZ Jardunaldia

KULTURA JASANGARRIAN BERRITUZ Jardunaldia- Kultura garapen jasangarriaren laugarren ardatz gisa erakunde sortzaile jasangarrietatik. 2018.10.18

Nola egin artea/kultura eta garapen jasangarriaren arteko lotura? Zer erasan du kulturaren eta sormenaren sektorean? Zer dagokigu eta zer egin dezakegu artista, kultura arloko kudeatzaile, bitartekari, komisario gisa? Zer zeregin izan dezakete kulturak eta sormenak? Nola sortu gizarte jasangarriagoa?

Denon erantzukizuna da eta kultura eta sormen arloko eragileok ekarpen handia egin dezakegu diziplinarteko lanak eginaz, elkarri lotutakoak eginaz eta lankidetzan arituaz.

Arte eta kultura arloko profesionalekin egin dugu programa bat; hainbat arlotakoak dira eta jasangarritasunaz eta aurrez aurre dugun erronka globalean izan dezakegun zeregin garrantzitsuaz arituko gara. Batetik, kultur eragileek beren zeregina beren-gain har dezatela gizarte jasangarrirako ereduak bilatuz eta bestetik, gizartea oro har eta erakundeak bereziki ohartu daitezela erakunde sortzaile jasangarriak sustatzearen beharraz.

 

JARDUNALDIAREN EGITARUA ESKURAGARRI HEMEN!!

 

> 09:30etik 14:00etara “Andres Isasi” udal musika-eskolan izango da Jardunaldia, – Las Mercedes kalea 6- 48930 Getxo. (Nola iritsi)

Bertan izango ditugu Alfons Martinelli, Idoia Postigo, Rosa Fernandez, Jéssica Domínguez eta Lucía Vazquez García.

 

> 14:00etatik 19:00etara Getxolanen izango da Jardunaldia – Ogoño 1- 48930 Getxo (Nola iritsi).

14:00Etatik 16:00etara Pic-Nic bat antolatuko dugu Getxolanen

Eta ondoren, 16:00etatik 18:00etara, “Pertsonengan berritzen” tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu – Hakomi tailer hau Mindfulnessen oinarrituta dago eta David Medinak eta Carlos Ramirezek emango dute. “Komunikazioaren arazorik nagusiena da, ez dugula ulertzeko entzuten, baizik eta erantzuteko entzuten dugula”.

18:00etatik 19:00etara Elkarrizketa-askaria izango dugu, agurtzeko.

Parte hartzea doan da, izena ematea besterik ez da egin behar eta hemen egin dezakezu hori:

 

Formularioa

no responses
25/02/18 Karraskan

KULTURA MINISTERIOKO KULTURA ETA SORMENEKO IDAZKARIA ( NAZIOKO PRESIDENTZIA.ARGENTIN ERREPUBLIKA)

Lekuko kultura-ekosistemak azaleratzeko eta lotzeko estrategiak

Sormen-hirien Sare Programa  — Andrés Gribnicow, Kultur Ministerioaren Kultura- eta Sormen-Idazkaria, Nazioaren Presidentzia, Argentinako Errepublika.

Andrés Gribnicow Argentinako Kultur Ministeriora heldu zenean, 2016an, sormen- eta kultura- ekosistema hiriburura bideratuta zegoen, gainerako herrialdea lurralde zabala, arroztua eta desberdina gisa zirudien bitartean. «Bere lanetik bizitzeko aukera zuten bakarrak Buenos Airesen bizi zirenak ziren, kultura-ehunaren gainerako agenteak ez ziren ekosistema horren zati, ez baitzuten aukeretara heltzerik». Gaur egungo Kultura- eta Sormen-idazkaria Karraskan III. Berrikuntza eta Kulturaren Jardunaldietan modu horretan kontestualizatu egiten zuen beste lurraldeekin zerikusia duen eszenatokia, non lekuko administrazio askok kultura soilik aisialditzat ikusten jarraitzen zuten, «ekitaldien agenda», alde batera uzten transformatze-tresna gisa zein gizarte- eta ekonomia-garapenerako ardatz gisa duen papera.

Aldi berean, Gribnicowek azaltzen zuen moduan, Argentina kalitatezko kultura- eta sormen-edukien sortzailetzat ezagutzen da nazioartean. ICCen sektoreak Balio Erantsi Gordinaren % 2.5 da eta 400 000 lanpostu inguru sortzen ditu. Lan horren % 25 ikus entzumenezko sektoretik dator, bere kultura-eragile handia baita, arte eszenikoetatik ere — 250 antzerki areto independenteekin, zirkuitu publikoez gain—, edo bideo-jokoetatik eta eduki digitaletatik — azken hamarkadan sortutako 200 garapen-estudio—,Argentinako giza- eta ekonomia- ehunean kulturaren presentzia handiaren eredu dira.

Hau da Andrés Gribnicowek Karraskan topaketan margoztu zuen abiapuntua, bere taldeak Argentinako Ministerioko Sormenezko Ekonomiaren Idazkariordetzak abian jarri zuen estrategia. Kulturaren garrantzia nabarmentzea eta bide berriak sortzea zenbait lurraldetik hedatzeko zen erronka. Gribnicowen hitzetan, «hiri bakoitzak ekoizten duena ezagutzen hastea hortik jarduteko, ikuspuntu horretan oinarritu zen Sormenezko Hirien Sarea programa».  Estrategia 2016an jarri zen abian denbora zehar bere kabuz hasteko gai litzatekeen sare bat sortzeko asmoarekin. Ibilbidearen hirugarren urtea hasteko zorian, «interesgarriena da euren artean gertatzen dena, hirien artean ematen diren esperientziak eta ezaguerak partekatzea».

Programa zortzi nodoetan sostengatzen da, zortzi hirietan, sortzaile eraginkorrak direnak eta garapenaren ardatzat kultura sartu dutenak. Haien inguruan, eta deialdien bidez, ikuspegi horretara batu nahi diren hiriak aukeratzen dira, gaur egun 46 hiriz osatutako sarea. Gribnicowek azaltzen zuen bezala, estrategia bost ardatzetan biltzen da: Sormena eta Gobernua, Elkarlana, Sormen-industrien Garapen Sektoriala, Kultura-turismoa Bultzatzea eta Espazio Publikoa. Bakoitzean, formakuntza planak, laguntzeko ekintzak, aholkularitza eta sektore-ekitaldiak garatzen dira.

Kultura eta Sormen idazkariak zenbait eredu eman zituen abian jarritako ekintzei buruz, hala nola, komunitate-sustatzaileak prestatzeko tailerrak, zeinetan komunitate txikien sustatzaileek baliabideak antolatzeko eta bilatzeko tresnak lortzen dituzten.  Lurraldean jarduten dauden agente independenteen mapaketa bat egin da ere, udalen kultura-politikek kontuan har ditzaten agente horiek. Gainera, azokak identifikatzen hasi dira, besteak beste, liburuen, arte eszenikoen eta bideo-jokoen merkatuak, sektorearen topaketetan bihur daitezen eta profesionalen arteko lotura- eta elkarlan-espazioak sortzeko. Azoka eta merkatu hauek MICA estatu-sarean bildu dira, non sektorearen 50 ekitaldik parte hartzen duten.

Bestalde, Kultura-turismoaren estrategiaren barne, abian jarri dira identitate-diseinuaren aholkularitzak, zeinetan erakundeak, elkarteak eta herritarrek parte hartu duten ikono berriak batera sortzeko, hiria topikoetatik harantz irudikatzen dutenak. Kreazio-denden kontzeptuarekin, teknologietan trebatzeko tailerrak jarri dira habian, baita lekuko kultura saltzen duten saltokietara zuzendutako negozio-eredu eta komunikazioak.

Estrategia guzti horiek lerrokatuta daude politika publiko batekin, «gertuago dagoena edukiez azpiegiturez baino, inbertsio handiak behar dituztenak eta gero kutsa hutsetan bihurtzen direnak», azaltzen zuen Getxon Andrés Gribnicowek Karraskan Jardunaldian. «Hiri sortzailearen ezaugarriaren atzean, agente sortzaileen mapa bat dago, lekuko produkzioak daude, denda sortzaileak, merkatuak,… Garapen-agenda bati lotuta lan egiten duen ekosistema bat dago. Agenda horretan kultura, giza-, ondare eta- esperientzia-balioa izateaz gain, ekonomia garatzeko eta lanpostu berriak sortzeko aukera ere bada».

 

no responses
25/02/18 Karraskan

BERRIKUNTZA ETA KULTURAREN III. JARDUNALDIA .”KULTURA ETA SORMEN EKOSISTEMAK : INPLIZITUA AZALERATU”

Inplizitua azaleratu

Karraskan Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldia

Azaroaren 25ean Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldia ospatu zen Getxon, Karraskan elkartearen eskutik. Kultura eta sormen ekosistemak: inplizitua azaleratu zen topaketaren izenburua, zenbait kultura- eta sormen-agenteak nabarmentzeko antzematutako beharrari erantzuten, disziplinak eta sektoreak gurutzatzean lan egiten dutenak, eta sarritan sailkapen tradizionaletan lekurik ez dutenak. Jardunaldiaren puntu nagusienetako bat izan zen Kultursistemaren aurkezpena, Karraskanek garatutako tresna agenteak mapeatzeko kultura- eta sormen-ekosistemetan. Baina topaketak balio izan zuen ere elkarrizketa espazio giza, zeinean kultura-politika publikoak eraikitzeko beste moduekin zerikusia zuten hainbat estrategia, ikuspuntu eta proiektu partekatu ziren.

«Karraskanen sektorearen transformazioa kezkatzen gaitu, erakunde txikiak baina gogotsuak gara eta ikuspuntu horretatik nabarmendu egin nahi ditugu sektorearen dibertsitatea sortzen duten errealitate hibridoak, mestizoak eta periferikoak», azaltzen zuen topaketaren hasieran Roberto Gómez de la Iglesiak, elkartearen buruak, «sormena , arteak eta kultura funtsezko faktoren diren giza- eta ekonomia-ereduaren transformazioan sektore gisa eduki nahi dugun papera aldarrikatzearekin zerikusi handia dute jardunaldi hauek».

Jardunaldiaren hitzaldiek markatu zituzten gaitetako bat izan zen fokua kultura- eta sormen-industrien gainean aukera-eremu gisa, Eusko Jaurlaritzaren eskutik Espezializazio Adimenduneko Estrategiara, RIS3ra, ICCen sektorea gehitzeari lotuta dagoena. Ermatearekin zerikusi handia duten roletara zuzendutako kulturarekin lotutako politika publikoak transformatzearen beharrari buruz aritu ziren debateak ere.

Karraskan III. Jardunaldiaren aurkezpenean parte hartu egin zuen Andoni Iturbek, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusiak. Politika publikoen muinean, K, kulturan, jarri behar dugula nabarmendu zuen Iturbek. «Ezaguerara lotutako lanen % 40 desagertuko dira; hortaz, etorkizunean benetako balioa sormena izango da, ikusi behar dugu nola garen gai sormena azalarazteko, gizartean zein ekonomian benetako inpaktua izan dezan». Bertan egon zen baita Getxoko Udalaren Kultura zinegotzia, Koldo Iturbe, administrazioetan betidanik eduki den kultura-sektorearen ikuskera zabaldu behar dela adierazi zuena, «kultura-zinegotzigoek urte askoren zehar ulertu dutena baina askoz gehiago da kultura, eta jardunaldi hauek beste ikuspuntu bat aurkeztu nahi dute, erakusten errealitateak zenbait agente dituela». Zinegotziak udalbatzak kulturaren eremuan martxan dituen estrategiak aurkeztu zituen, Kultura Plana adibidez, hainbat agenteekin eta Udalaren beste sailekin batera garatuta; eta Getxo 2020 Estrategia, ICCak bere ardatzetako baten gisa daukana.

Jardunaldiak Andrés Gribnicowren, Argentinako Errepublikako Kultur Ministerioaren Kultura- eta Sormen-idazkariaren, hitzaldia izan zuen. Gribnicow herrialdearen kultura-kontestua laburtu zuen, nazioartean bere kultura-ekoizpenaz ezagutzen dena, baina hiriburuan asko zentralizatzen dena, ondoren Red de Ciudades Creativas [Sormenezko Hirien Sarea] proiektua aurkezteko. Estrategia honek, Kultur Ministerioaren Sormenezko Ekonomia-idazkariak bultzatua, kultura gizartearen eta ekonomiaren garapenaren ardatzat hartzen duen ideiapean lotutako hirien ehun baten sorkuntza ekarri du. Estrategiak badauzka agenteak prestatzeko eta trebatzeko programak, tailerrak komunitate-eragileentzat, merkatu espezializatuak bultzatzen ditu eta identitate berriak sortzen ditu modu kolektiboan. «Hirietako sormen-agenteen eta ekosistemen mapa sortzean oinarritzen da, zeinetan kultura, balio batez gain, ekonomia garatzeko aukera gisa ikusten den», azaltzen zuen Andrés Gribnicowek.

Roberto Gómez de la Iglesia, Karraskan elkartearen burua, eta Iranzu Guijarro, Kultursistemaren koordinatzailea, tresna berri hau aurkezteaz arduratu ziren. Proposamena sailkapen sistema bat sortzean oinarritzen da kultura- eta sormen-ekosisteman mapeatzeko gaur egun kultura-sektorearen sailkapen sistemetan azaleraturik gabeko agenteak kontuan hartzen. «Konturatu ginen azkok izenik ez genuela; beraz, taxonomia berria sortzeko helburua hartu genuen, kultura- eta sormen-ekosistema anitza modu errealagoan interpretatzea uzten diezaguna», azaltzen zuen Roberto Gómez de la Iglesiak. Aurten otsaila eta maiatza bitartean, Karraskanek tresnaren lehenengo testeoa egin zuen. Gainera, lehenengo mapaketa eta tresna bera ere Karraskan elkartearen webgunean aurkitu daitezke. Jardunaldian lan-tailer bat egin zen, Kultursistema praktikan jartzera zuzenduta zegoena eta Colaboraborako Ricardo Antónek bideratu zuena. Topaketan egon zirenek tresna berri hau testeatzeko aukera izan zuten.

Sektorearen eta bere sormenezko kultura-industrien eta dibertsitatearen inguruko politiken mahai-inguru bat egon zen ere topaketan, zeinean María Camino Barnecillak, Nafarroako Gobernuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko Buruak, José Ricak, Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko teknikariak eta Pau Rausellek, Balentziako Unibertsitateko Econcult Kulturaren Ekonomiaren eta Turismoaren Unitatearen koordinatzaileak, hartu zuten parte. María Camino Barnecillak azaldu egin zuen azken urteotan bultzatutako politika publikoetan eman den ikuspuntu aldaketa. «Erakunde publikotik ulertzen dugu kultura-teoriatik azaleratu behar garela, modetan erortzea saihesten», azaltzen zuen Barnecillak, «emaile moduan, kultura-politika zuzenen eta zeharkakoen bidez, kultura- eta sormen-industriak laguntzeko, baita ekosistemen taldea ere, gero eta zeharkakoagoak direnak eta disziplina anitzagoak dituztenak».

José Ricak 2020 estrategia azaldu zuen, udalbatzaren Sustapen Ekonomikorako Sailak bultzatua eta bere ardatzetako bat kultura- eta sormen- industriak direnak. Planak badauzka formakuntzarako programak eta praktika egokien trukea, gainera, kultura-ekintzailetza laguntzen du. Azkenik, Pau Rausellek kulturari buruz hitz egin zuen ekonomiaren giza-zientziaren ikuspuntutik, kultura-eskubideak ulertzen kultura-politiken helburu intrintsekoa bezala. «Konturatzen ari gara banakako eta taldeko ongizateari buruz daukagun pertzepzioak gero eta zerikusi gutxiago daukala dimentsio ekonomikoarekin eta gehiago sinbolikoarekin, plazerrarekin, konpromisuarekin eta esan nahiarekin, eta hori kulturaren arloa da». Debate-mahaian administrazio-prozesuen loturak aurkeztu ziren, baita kulturaren garrantzia eskatzen duen herritarren kritika beharrezkoa dela.

Karraskanerako, 2018ra begira, Rosa Abalek, bere koordinatzaileak, lan-planaren puntu nagusien aurkezpenarekin itxi zuen jardunaldia. Elkartearen estrategia kulturaren transformaziorako berrikuntzan oinarritzen da, Kultursistema prozesu hori, agenteen arteko elkarlana eta sektorearen profesionalizazioa bultzatzeko tresnatzat hartzen. Karraskan elkartearen koordinatzaileak adierazi zuen bezala, «eragina izan nahi dugu parte-hartzearen bidez transformatzeko».

no responses
Buscar
Noticias por fecha