Ant-espacio ARTgia Azala Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Eider Corral Ezmugak Garaion Harrobia Horman Poster Jazzon! Kalakalab Kultiba KunArte RMO Moviltik Pez Limbo Sala Baratza Sarean Sra Polaroiska Teklak Ubiqa Wikitoki Zawp Zirkozaurre

BAZKIDEAKBAZKIDE EGITEA

Azala

NOR GARA

ImagenColaborabora

Profesionalek profesionalentzat diseinatuta, HARROBIAk zerbitzuaren bikaintasunaren eta produkzioko prozesuetako berrikuntzaren aldeko apustua egin du hori guztia sortzen dituzten ikuskizunen kalitatean isla dadin. HARROBIAren helburua gaur egungo sormenerako, produkziorako eta kultura kontsumorako modu berrietara egokitzeko konpainiek egin beharreko lana errazteko beharrezko metodologia, ezagutzak eta baliabideak eskaintzea da.

ZER EGITEN DUGU

Hiru altueran banatutako 1.000 metro koadro inguru ditugu eta prozesu eszeniko osoak bertan egiteko beharrezko azpiegitura teknikoak ditu: prestatze-lanak, aurre-produkzioa, eta ikuskizun eszenikoen aurkezpena, erakusketa kontrolatua eta sustapena baldintza profesionaletan egin ahal izateko azpiegitura guztia, alegia. Hauek dira Harrobiak eskaintzen dituen jarduerak eta zerbitzuak: Antzerki-ikerketa eta berrikuntzako proiektuak, Profesionalentzako ikastaroak, Egonaldi artistikoak, Proiektu soziokulturalen garapena, Dantza- eta antzerki-ikuskizunen produkzioa eta eraikuntza maila artistikoan eta teknikoan, Antzerki eta dantzarako entrenatzeko espazioa.

GAKO HITZAK

Arte bizirik, sormen prozesua, antzerki soziala, sormena eta berrikuntza.

KONTAKTUA

 C/Langaran, 3
48004, Bilbao
 +34 94 457 77 47
 http://www.harrobia.org