March 19, 2024

Sorkuntzarekin, kulturarekin edo sormen industriekin harremana daukazun agentea zara?

EPEA ITXITA DAGO!!

DEIALDI IREKIA, EUSKADIKO KULTURA ETA SORMEN EKOSISTEMA MAPAKETARA SARTZEKO AUKERA DAUKAZU.

KULTURA, BERRIKUNTZAREN EGILEA

KARRASKAN-etik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamentuaren eta Bizkaiko Foru Aldundiako Kultura Deparamentuaren babesaz, kategorizazio matriza eta Euskadiko Kultura eta Sormen Ekosistema agente-mapaketa egiten ari gara. Lana kultura, sorkuntza eta kreatibitate aplikatuen arloan garatzen da, Euskadi RIS3 Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren barnean, Oportunitate Lurraldea izanik.

Euskadiko agente kultural guztiei kolaborazioa eskatzen diegu mapaketaren helburua posible egiteko. Eremu dinamiko, aldakor eta berritzaile honetan lan egiten duten agente eta praktika ezberdin eta gaurkotuen irudia eratzea du xede lanak. Sektore eta azpisektore ezberdinen, kate-balio fasen, agenteen tipologia edo inpaktuen ezaugarrien aniztasuna erakutsi nahi ditugu.

Horregatik, AGENTE MOTA EZBERDINAK egotea interesa daukagu, bai haundiak, bai txikiak, bai publikoak, bai pribatuak, bai hauen jarduera kulturaren barnean ulertua daudenak, bai bere jarduera limite konbetzionalean aurkitzen direnak baina zure ustetan kulturarekin lotuak daudenak. Gainera, mapaketa honek kulturaren berrikuntzak emandako emaitzak ikusgarriak eta ezagunak izatea lortuko du, lotura ezberdinak topatzeko eta finkatzeko aukera emanez.

FORMULARIO HAU betetzerakoan Euskadiko Kultura eta Sormen Ekosistema-ren barruan sartzen zara. Oso garrantzitsua da, zure kolaborazioaz kontatzea ale honek irudikapen erreala edukitzeko. Formularioa jasotzeko epea datorren 2017ko otsailaren 28an (asteratean) izango da. Ez utzi azken momenturako, 20 minututan egingo duzu.

Eskerrik asko!

Formularioa

Karraskan # , , , , , , , , ,
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha