March 29, 2024

ELKAR-SORKUNTZA, CoCreable-ko sortzailea den Lluis Sabadellen eskutik

Data: Azaroaren 11

Ordua: 15:00 – 19:00

Non: BEAZ

Helbidea: Sabino Arana Kalea 8, 48013 Bilbo, Bizkaia

Izena ematea hemen dohanik

Imagen cocreable

KARRASKAN Euskadin kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko elkarte profesionaletik ELKAR-SORKUNTZA TALLER baten parte hartzera gonbidatzen zaitugu CoCreable-ko sortzailea den Lluis Sabadellen eskutik. Bere esperientziaren barne elkar sortzeko 4C-en metodologia eta “Eskolan elkar sortzeko gida praktikoa” agertzen dira.

Taller honetan honako hau ikasiko dugu:

  • talde saio edo sormen prozesuak modu eraginkor batetan prestatzen
  • elkar sorkuntzarako beharrezkoak diren parte-hartze giroa motibatzen
  • parte-hartzeko pertsona egokiak definitzen
  • saioak eraginkorrak eta atseginak egiteko teknikak
  • elkar-sorkuntza saio bat dinamizatzen
  • taldean egindako sormen teknikak praktikan jartzea
  • prozesua aurreikusitako helburutara bideratzen
  • elkar sorkuntza saio baten parte hartzen duten rolak
  • ideiak eta prozesuak irudikatzen, berauek dokumentatzeko

Horretarako tailer hau bi zatitan egituratu dugu:

1 atala:

  1. CoCreable metodologiara sarrera.
  2. Erronka eta helburuak definitzen.
  3. Pertsonak definitzen.
  4. Elkar-sorkuntza prozesua eta saioak diseinatzen.

2 atala:

  1. Elkar-sorkuntza saio praktikoa: brainstorming-a
  2. Taldeko sormen dinamikak.
  3. Ideien balorazio sistemak.

Espazioaren edukiera 35 pertsonetara mugatua dago. Hori dela eta ezinbestekoa da izen ematea, eta espaziora sartu ahal izateko aplikazioak sortzen duen tiketa inprimatzea beharrezkoa izango da. Kontuan izan plazak inskripzio hurrenkeraren arabera esleituko direla.

Izena ematea hemen dohanik

 

Karraskan
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha