20/05/20 Karraskan # , ,

Kulturaren Euskal Behatokiak krisi Behatokiaren, jarraipen azterketaren eta Covid-19-ak kultura arloan izandako eraginaren analisiaren lehen emaitzak argitaratu ditu.

Inkestaren helburua esparru guztietarako komuna den gutxieneko informazioa lortzea da eta sektorialak diren elkarte ezberdinekin kontrastatu da. Karraskan elkarteak inkesta honen hedapen prozesuan aktiboki parte hartu du, bere bazkide eta sarearen profesionalen eta entitateen artean zabaltzeko asmoarekin.

Emaitzak lehen datu bilketarenak dira, 2020ko apirilaren 9 eta 26a bitartean lortutakoak, 234 agenteen parte hartzearekin.

 

Kulturaren Euskal Behatokiak egoeraren segimendua egiteko eta uztaila aldera beste inkesta bat argitaratzeko asmoa du, behin deskonfinamendu garaia bukatuta. Karraskan-en partetik deialdi berri honen hedapena sustatuko dugu eta zuen parte hartzea espero dugu.

 

Txostenak analisi kuantitatibo eta kualitatibo bat burutzen du, lau ataletan banatuta:

  • Lehenik, Covid-19-aren aurretiko kulturaren testuingurua deskribatzen da. Horretarako, Covid-19-aren egoera agertu baino lehenagoko irudi global eta sintetikoa eskaintzen duten adierazle kultural eta ekonomikoak aurkezten ditu.
  • Halaber, emaitzen aurkezpenean sartu aurretik, sektoreak eta bere agenteek landutako ekimen ezberdinak aipatzen dira.
  • Bigarrenik, sektore bakoitzeko datu espezifikoak batzen dituen analisi sektorial bat aurkezten da, hala aurretiko egoera nola inkestaren emaitzak kontuan hartuz.
  • Azkenik, atariko ondorioen aurretik, sektorea babesteko neurrien laburpen bat aipatzen da, ikuspegi analitiko, kronologiko eta tipologiko batekin.

 

Txosten osoa PDF moduan hemen deskarga dezakezue:

 

Kulturaren Euskal Behatokiko webgunean ere eskuragarri dago informazio guztia.

no responses
Buscar
Noticias por fecha