March 28, 2024

Jardunaldia EUSKADIKO KULTURA BERRIKUNTZA EKOSISTEMA. ORAINA ETA ETORKIZUNAK

Cartel_Jornadas

 

Data: Abenduaren 15

Ordua: 9:45 – 18:30

Non: Tabakalera

Helbidea: Duque de Mandas, 52, 20012 Donostia / San Sebastián

Izena ematea hemen dohanik

Datorren abenduaren 15ean KARRASKAN Euskadiko Sormen Esperientzien Sarea Elkarteak, EUSKADIKO KULTURA BERRIKUNTZA EKOSISTEMA. ORAINA ETA ETORKIZUNAK izeneko Jardunaldia antolatu dugu TABAKALERAn. Topaketa honetan sektoreko eguneroko praktiken protagonista diren eragileak eta kultura eta sormenaren sustapenera bideratutako programa eta ekimenak bultzatzen dituzten Erakunde Publikoak elkartu nahi ditugu (behin-behineko egitaraua eransten da).

Goizean zehar KARRASKAN Euskadiko Sormen Esperientzien Sarea Elkartea, bere historia eta Euskal Herrian kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kulturaren inguruan garatzen ari garen lana aurkeztuko dugu. TABAKALERAren kultur proiektua ezagutzeko aukera ere izango dugu eta honez gain zenbait ERAKUNDE PUBLIKOk kultura eta sormenaren sektorearen sustapenera bideratzen dituzten programa eta politika ezberdinak azalduko dizkigute aurkezpen laburreko formatu baten bitartez.

Arratsaldea kultura eta sormenaren inguruan lanean ari garen eragileon egunerokotasunean funtsaturiko behar, nahi eta kezkak identifikatzera bideratuta egongo da horretarako apropos prestatu dugun world-kafe baten bitartez. Ekimen hauek KARRASKANen 2016-2017 ekintza planera integratuko dira bertatik, beste eragile batzuekin batera, elkar lanean bide eta lan talde ezberdinak uztartzeko asmoa dugularik.

Honez gain, eta nahi baduzu, eraginkortasun handiena izan dezan dinamizatua izango den networking saio batean parte hartzeko aukera izango duzu, bertan, beste eragile batzuek ezagutu eta elkar lanerako bideak zabaltzeko asmoarekin.

Azkenik, eta aukerako jarduera gisa, TABAKALERAtik egingo den bisita gidatu batean parte hartzeko aukera ere izango duzu, arratsaldeko saioaren amaieran. Kontutan izan networking eta bisita gidatuan parte hartu ahal izateko erregistroa betetzerako orduan espresuki adierazi beharko duzula plaza mugatuak baitira bi jardueretarako.

Erakunde Publikoak

José Luis Ibarzabal, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenerako Zuzendaritzatik; Patxi Presa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Proiektu Koordinatzailea; Lucia Grana, BEAZ eta Bizkaia Sortzailearen Teknikaria; Carolina Gutiérrez, Bilbao Ekintzako Enpresa Sustapen Saileko arduraduna; Euken Sese, Donostiako Sustapeneko Zuzendari Nagusia; Eva Fernández, Irungo Udaleko Ogasun, Sustapen ekonomiko eta Plan Estrategiko saileko arduraduna; Miren Gabantxo, EHU kultura-ko zuzendaria eta EHU/UPV-ko Zabalkuntza Zuzendaria; Ane Rodríguez, Tabakalera-ko Kultura Zuzendaria eta Ane Agirre, Tabakalera-ko Arte Praktiketako arduraduna.

 

Izena ematea hemen dohanik

 

Programa Jornada Euskera

 

Karraskan
Share: / / /

3 thoughts on “Jardunaldia EUSKADIKO KULTURA BERRIKUNTZA EKOSISTEMA. ORAINA ETA ETORKIZUNAK

Comments are closed.

Buscar
Noticias por fecha