April 19, 2024

Kultura Berrikuntzako III Jardunaldia Kultura eta sormen ekosistemak: inplizitua azaleratu

Euskadin oso aberatsak dira sormenaren ekosistema, kulturarena eta Industria Kultural eta Sortzaileak (IKS); aberatsak, dinamikoak eta trinkoak bezain heterogeneoak eta zatikatuak. Konplexutasun honen ondorioz, zenbaitetan zuhaitzek ez digute basoa ikusten uzten edo garrantzia handiegia ematen diegu espezierik nagusienei edo ikusgarrienei eta besteak ahaztu egiten ditugu, hain nabarmenak ez baitira, nahiz eta multzoa garatzeko, berritzeko eta birsortzeko funtsezkoak izan.

Aniztasun handi hori artatzea, esplizitu egitea, balioan jartzea oso garrantzitsua da, orain inoiz baino gehiago, kultura eta sormenaren arloak garrantzia hartzen ari baitira eta arreta handiagoa sortzen dute, Euskadiko espazializazio adimendunaren RIS3 estrategiaren barruan aukerak dituen lurraldeetako bat bezala sartu baita.

Eta hori da KARRASKANek antolatutako Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldiaren xedea: kulturara gerturatze polifazetikoa proposatu, dela gizarte kohesiorako eta komunitatea sortzeko bitarteko gisa, dela sistema tekno-zientifiko eta ekoizleen garapen ekonomikorako eta berrikuntzarako faktore gisa, eta jakina, subjektibitate berriak eta espazio sinboliko berriak sortu horietatik etorkizuna taldean irudikatzeko. Gainera, erreferentzia-markoa definitzen lagundu, ehunaren beraren ikuspegia sartuz. “Kulturalari” buruzko balizko joera erredukzionistak edota estereotipatuak arindu. Egon daitezkeen indarrak, aukerak, osagarritasunak, gainjartzeak edo gabeziak txikitu. Eta beraien ekosisteman eragileek zer zeregin izan dezaketen planteatu.

Jardunaldi honetan kulturalaren inguruko politika publikoen berri izango dugu, bere ekoizpen eta berrikuntza dimentsioan, eta KULTURSISTEMA tresna aurkeztuko da; era berean, mapaketako eta azterketako lehenengo ariketako emaitzen eta ondorioen berri izango dugu, 2017ko lehenengo hiruhilekoan egin baikenuen. Ekosistema aberats honen garapen jasangarrian sartuta sentitzen diren eragile guztiei zuzendutako jardunaldia.

 

KARRASKANEK antolatutako Berrikuntza eta Kulturaren III. Jardunaldiak
honakoen babesa izan du:
– Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.
– Getxolan. Getxoko Udala, sustapen ekonomiko eta enplegu zerbitzuak.
– Getxoko Udaleko kultura, euskara eta gazteria saila.
– Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saila.
– Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Saila.
– Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo eta Kirol Departamentua.
– Eiken-Euskadiko ikus-entzute eta eduki digitalen clusterra

Karraskan
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha