Ekitaldiak

2050: ODISEA ESPAZIOETAN. KARRASKANEN BERRIKUNTZA ETA KULTURAREN XI. JARDUNALDIA.

Cabecera_2050 odisea esapazioetan_EUS
Asteartea, 2025eko abenduaren 16an
10:00etatik 15:30era

SORTZEN LAGUNTZEKO GUNEEN PLURIBERTSORAKO BIDAIA. GEURE BURUA BALIATU ETA ETORKIZUNAK ARAKATZEKO ESPAZIO-DENBORA.

Arthur C. Clarke eta Stanley Kubricken imajinarioarekin jolastuz, “2050: Odisea en los espacios / 2050: Odisea espazioetan” jardunaldiak: 1) guneetan jartzen du arreta, hausnarketa espekulatiboaren xede diren heinean; 2) berehalakotasuna alde batera uzteko aukera ematen digun epe bat proposatzen du, urrunegi dagoen etorkizunera jo gabe; 3) sorkuntzarako espazio independente bat bideragarri egiteko ahaleginak dakarren odisea azaltzen du; eta 4) zenbait elementu sinboliko hartzen ditu lan egiteko-jolasteko-irudikatzeko balio duten metodologiak eta matrizeak sortzeko.

Jardunaldian zehar:

  • SLGek beren eginkizuna betetzeko behar dituzten irizpideak, oinarrizko baldintzak eta ezaugarri nagusiak identifikatuko ditugu.
  • Gune hauen erronka eta aukera garrantzitsuenen inguruan hausnartuko dugu, etorkizun horietarantz bideratuko gaituzten ekintzen sorburua diren narratiba mobilizatzaileak garatzen saiatzeko.
  • Parte hartzaileen arteko interakzioa eta ezagutza ahalbidetuko dira, harremanen alderdiak eta adimen kolektiboaren aprobetxamendua sustatuz.
  • Landutako guztia erregistratuko da eta lizentzia libreen bidez partekatuko da, prozesu hau eta beste batzuk modu irekian elikatzeko.

KARRASKAN erakundetik deialdia egiten diegu SLGen bizi eta garapenarekin zerikusia duten eragile guztiei esplorazio zuzendu honetan parte hartu dezaten, horren barne direla sustatzaile eta kudeatzaileak, erabiltzaile mota guztiak eta baita beste interes talde batzuk ere (finantzatzaileak, lotutako zerbitzuen hornitzaileak, etab.). Gero eta ahots zein ikuspuntu aniztasun handiagoa lortu, orduan eta elikagarriagoa izango da bidaia. Hala ere, ontziaren espazioa kontuan hartuta, abenduaren 16rako 60 toki ditugu bakarrik. Beraz, parte hartu nahi baduzu, egin erreserba lehenbailehen.

ESPEDIZIOAREN PROGRAMA

ONTZIRATZEA / 9:30-10:00 (30’)
Ateak zabaltzea Parte hartzaileak iritsi eta izena ematea. Hasierako topaketa eta elkarrizketetarako momentu lasaia.
3, 2, 1… AIRERATZERA GOAZ! / 10:00-10:20 (20’)
Irteera programatutako orduan Tripulazioaren ongietorria. Espedizioaren helburuen eta jarduera programaren aurkezpena eta bidaiarako oinarrizko jarraibide batzuk.
IKUSKAPENA / 10:20-10:50 (30’)
Hasteko, norabide erkide posible baten bila hasiko gara, elkarrekin, noraezean Pixka bat elkar ezagutzeko, gurutzatzeko, espazioa ezagutzeko eta gaiari heltzeko erlazio ariketak eta ariketa performatiboak.
KOORDENATUAK EZARTZEA / 10:50-12-00 (70’)
Definizio kolektiboa Zer dira Sortzen Laguntzeko Guneak? Zein oinarrizko ezaugarri dituzte? Eta zeintzuk dira ezaugarri bereizgarriak, tipologiaren arabera? Nola ebaluatzen dira sorkuntzan laguntzeko dituzten efektuak? Zeintzuk dira kontuan hartu beharreko alderdirik garrantzitsuenak? …? TIPOTOKIAK / ESPECIEDESPACIOS ekimenetik garatzen ari diren SLGak interpretatzeko bi matrizeen aurkezpena. Talde txikietako lana, matrize horiek osatzen dituzten 16 alderdiak alderatu eta kontuan hartu beharreko zulo beltz edo puntu itsu posibleak identifikatzeko.
GUREAN ERE BADIREN BESTE MUNDU BATZUK / 12:00-13:00 (60’)
4 agente plano paraleloetan SLGen pluribertsoa kasuz, jardunbide egokiz eta beste plano paralelo batzuetan –zenbaitetan, intersekzionalak– jarduten duten beste agente batzuez beteta dago. Agente horietako lauk orain arte egin duten lana gurekin partekatuko dute, artikulazio kolektiboari, politika publikoei, sareko ekosistema indartzeari eta bidegurutze eta konexio puntuak bilatzeari dagokienez.
Karraskan Amelie Aranguren
Plataforma de Espacios Independientes de Creación Contemporánea Amelie Aranguren, Plataforma de Espacios Independientes de Creación Contemporánea ordezkatuz, Madrilgo sorkuntza guneen premiak eta potentzial bereizgarriak azpimarratu eta ezagutzera emateaz arduratzen den sarea. Orain, estatu mailan zabaltzeko ahaleginean daude, Radar ekimenaren bitartez. Amelie komisarioa eta aktibista kulturala da, eta une honetan Paisanaje esplorazio eta ekintza taldeko kide eta Centro de Acercamiento a lo Rural zentroko arduraduna da.
Karraskan Dorien Jongsma
El Cubo Verde Dorien Jongsma, El Cubo Verde ordezkatuz, landa eremutik, jardunbide artistikoen bidez, habitateko kide izateko modu alternatiboak zalantzan jarri eta sustatzen dituzten ekimenei bultzada eta laguntza emateko estatuko sarea. Dorien landa eremuko sustatzaile kulturala da, eta baita Imágenes y Palabras kultura elkarteko eta El Hacedor sorkuntza zentroko koordinatzailea ere, Oñan (Burgos).
Karraskan Inés de Egaña López-Doriga
Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioko Eskubide Kulturalen Zuzendaritza Inés de Egaña López-Doriga, Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioko Eskubide Kulturalen Zuzendaritza ordezkatuz. Zuzendaritzak duela gutxi plazaratu du Eskubide Kulturaren Plana, kultura puntuak, herritarren laborategiak eta kultura sorkuntzarekin, bitartekaritzarekin, ikerketarekin eta berrikuntzarekin lotutako hurbileko beste ekipamendu batzuk sustatzeko helburuarekin. Inés artearen historialaria da eta IberCultura Viva sareko Kultura eta Herritarrak taldeko kide da.
Karraskan Mireia Llunell
XarxaPROD Mireia Llunell, XarxaPROD ordezkatuz, sorkuntza garaikidearekin eta ekoizpen kulturalarekin lotutako askotariko erakunde, proiektu edo plataforma publiko zein pribatuk osatutako Kataluniako espazioen sarea. Gaur egun, Mireia xarxaPROD sareko presidentea da, eta 30 urte luzeko ibilbidea duen L’Estruch izeneko Sabadelleko zuzeneko arteen sorkuntza fabrikako zuzendaria ere.
DESKONPRESIOA ETA ENERGIAK BERRITZEA / 13:00-14:20 (80’)
Berrasieratzeko eta energia kargatzeko unea. Oinarrizko bizi-funtzioen arreta. Jatea, elkar antolatzen, zaintzen eta pentsatzen garelako seinale moduan. Janaria ildo isil baten antzerakoa da, bulkada primariotik bizitza orbitaleko elikadura estandarizatura doana, eta hortik, eraldaketa atalase batera, izateko-jateko beste era batera gonbidatzen gaituen mahaiaren azken keinuarekin. Umamie showcooking antzeztuaren eskutik, zortzi ekitaldiko ibilbidean zehar.
KOSMOIKUSPEGIAK SENTIPENTSAMENDUETATIK / 14:20-15:20 (60’)
Arakatzeko planeta amaigabeak Jorratzeko gaiez betetako galaxia bat. Konstelazioak marrazten dituzten erronka konektatu interkonektatuak. SLGen orainak eta etorkizunak lotzen dituzten dimentsio arteko ateak. Probatu beharreko bizigarritasun atmosfera eta baldintzak. Interesak adierazteko eta zehaztasunetan lur hartzeko aukera bat. Norbanakoa abiapuntu hartuta kolektiboki sortzeko ariketa bat, arakatzen jarraitzeko bide posibleak adierazten dituen izarrarteko mapa bat.
HELMUGARA IRISTEA? / 15:20-15:30 (10’)
Itxiera kolektiboa Arakatze saioa elkarrekin ixtea eta hurrengo urratsak aurkeztea.
ONTZIA UZTEA / 15:30-16:00
Gero arteak Azken uneak. Itzuli naiz, aterkia ahaztu zait eta. Talde teknikoak desmuntatzeari ekingo dio. Ateak itxi egingo dira.

OHARTARAZPENA

Espedizioan gertatzen denaren arabera, programa honek aldaketa edo doikuntza txikiak izatea gerta liteke. Nolanahi ere, ezinbesteko kasuak edo ezohiko egoerak alde batera utzita, ontzia aurreikusitako orduan utziko dugu, parte hartzaileak beren eguneroko bizitzara itzuli ahal izateko.

GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?

ANTOLATZAILEA:

Karraskan

KOLABORATZAILEAK:

Logo Ministerio de cultura
Logo Gobierno vasco
Logo Diputación de Bizkaia