Ekitaldiak

Atal honen barruan, zenbait ekitaldi garatuko dira (jardunaldiak, topaketak eta mahai-inguruak, esaterako), ideien trukea sustatzeko, eragile kultural zein sortzaileen arteko lankidetza bultzatzeko eta sektoreko esperientziak partekatzeko. Horrez gain, proposatutako ekitaldietan, zenbait arlo kultural eta sortzailetan nabarmendutako adituek eta profesionalek parte hartuko dute, honako arlo hauetan dituzten ikuspegia eta esperientzia eskaintzeko: sektorearen garapena eta industria kultural zein sortzaileak gaur egun gainditu behar dituen erronkei nahiz aukerei buruzko eztabaiden eta hausnarketen sorkuntza. Ekitaldi horiek pentsamendu kritikoa, berrikuntza eta lankidetza sustatzea dute xede, baita Euskadiko sektore kultural eta sortzailea garatzea eta indartzea ere.

Nola irabazi dirua Musu truk zure sortzeko askatasuna kutsatu gabe

Hizketa motibatzailea: 2025eko ekainaren 30a, astelehena · 10:30 h Getxo Elkartegian
Sormen-negozioetan aditua den Mònica Rodríguezek “artista marginala” delako ideia hautsiko digu —hildakoan bakarrik ospetsu bihurtzen den sortzailea—, eta sortzaile garen heinean, denborarekin, diruarekin eta teknologia digitalekin harreman osasuntsua izateko gakoak emango dizkigu, baita oinarrizko finantza-aholku batzuk ere.

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako hitzaldia.

IZEN-EMATEA DOAKOA DA.
Irakurri gehiago
Cómo ganar dinero POR AMOR AL ARTE sin contaminar tu libertad creativa

PAUSALDIBEREAN acción 0 0 acción IX Jornada de Innovación y Cultura

15/06/2023 · 10:00h - 18:00h
KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldi hau GETXOPHOTO jaialdiaren esparruan izango da. 2023an, jaialdiaren gaia ETENA! izango da, gelditzea bezala ulertuta, baina baita beste era batera presente egotea bezala ere. KARRASKANen uste dugu leku batean-beste batzuekin batera hori egitea, energiak batzea, elkar osatzea eta interesak gurutzatzea, berez konfabulazio-saiakera bat dela.
Irakurri gehiago
Karraskan

IRAKURKETAK ETA PENTSAMENDUA: Ekosistema kultural eta sortzailearekin topaketa. Elena Rosillo Underground-en El camino de la desviación liburuaren aurkezpena. (Editorial fuera de ruta 2023)

Azaroak 7 · 19:30h
UNDERGROUND EL CAMINO DE LA DESVIACIÓN
Irakurri gehiago
Karraskan

Irakurketak eta pentsamendua: topaketak kultura eta sormen ekosistemarekin

14/09/2024 · 19:00H
Karraskanek bere egilearekin planteatzen duen ekosistema kultural eta sortzailearekin topaketa honetan, non Cultura Ingobernable (Ariel, 2023) saiakera aurkeztuko duen, gogoeta hauek planteatuko ditugu eta beste batzuk bilatuko ditugu, inoiz eten eta moteldu behar ez den etengabeko eztabaidari jarraipena emanez.
Irakurri gehiago
Karraskan

Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia CHANGE: EGIN JOKOA!

Martes, 17 de setiembre de 2024 · 9:30tik 18:00-ak arte
Eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruz hitz egiteko topaketa. Galderak, ezinegonak, esperientziak eta proposamenak jokoan jartzeko eguna. Burtsaren zoruan posizioak hartu, bingoan jokatu eta arrain enkantean parte hartzeko goiza izango da. Eta arratsaldeak negozio bazkari baten itxura izango du. Den-dena CHANGE, Karraskanen Berrikuntza eta Kulturaren X. Jardunaldia, modu kolaboratiboan aktibatzen jarraitzeko.
Irakurri gehiago
Karraskan