November 19, 2019

KULTURISISTEMAREN AURKEZPENAREN KRONIKA

Kultursistema, tresna bizia sektorea azaleratzeko

Kultursistema kultura eta sormen ekosistemak mapatzeko tresnaren aurkezpena — Roberto Gómez de la Iglesia, Karraskan elkartearen burua, eta Iranzu Guijarro, Kultursistema proiektuaren koordinatzailea.

«Izenik gabe, izaterik ez». Hori da Karraskan tresna bat sortzearen abiapuntua, kultura eta sormen ekosistema osatzen duten, eta gaur egun sailkapen tradizionaletatik kanpo dauden, agenteen dibertsitate handia islatzea ahalbidetzen duen tresna. Roberto Gómez de la Iglesiak Kultursistemaren aurkezpenean azaltzen zuen bezala, «konturatu ginen askok izenik ez genuela sailkapen horietan; beraz, berriz pentsatu behar genituen».

Une egokia da, III. Karraskan Jardunaldian adierazi zen legez, gaurko kontestuak kultura eta sormen sektorean jarri du arreta batez ere erakunde publikoen aldetik baita eremu pribatuen aldetik ere. Baina, Karraskan elkartearen buruak azaldu zuen bezala, horrek arriskua dakartza. Sektorea interpretatzean funtsezkoenetako bat sinplifikazioa da, «dimentsio ekonomikoa garrantzitsua izan arren, bakarra ez delako», eta horri lotuta, industria-logikak erabiltzea gutxik eutsi ahal edo nahi ez dituzten ekosistema batean. «Startup teknologikoen logikak erabiltzen gaude kultura-ekintzailetzan, non lan egiteko moduak oso desberdinak diren».

Kultursistema taxonomia berria sortzeko proposamena da, kultura-ekosistema interpretatzea ahalbidetzen duena, «inplizitua azaleratzeko» eta sektorearen dibertsitate handia agerian jartzeko. Helburua anizkuna da, kultura-ekosistemen konplexutasuna ulertzen laguntzea kultura-politikak hobeto zehazteko, baita autodiagnostikoa instrumentu bezala erabiltzeko eta agente bakoitzak non egon nahi duen berriz pentsatzeko aukera izan dezala. «Norbaiti zerbaiti dagokionez bere burua aintzat hartzea eskatzen diozunean, baliteke lehenengo aldiz horrek bere irudikeriaren zati den ala ez pentsatu dezan modua izatea», adierazten zuen Gómez de la Iglesiak.

Kultursistema tresnak sailkapen bat proposatzen du, bost sektoretan eta 31 azpisektoretan banatuta eta bi ardatzez zeharkatuta dagoena: espazioak eta plataformak; eta erregulatzeko, sustatzeko eta bultzatzeko agenteak; baita balio-katerako 14 ekarpen-eremu. Adierazleez baizik, Kultursitema garatu duen taldeak erreferentzia-itemez hitz egitea nahiago du, autodiagnostiko subjektibo bat baita. Baina horregatik guztiagatik ez dio ondorio interesgarriak emateari uzten sektoreak bere burua nola ikusten duenari buruz, bere errealitatearen irudi zehatzagoa lortuz. «Lurralde baten ekarpen guztien irudia batzen badugu, ikusi dezakegu zer sektore dauden gehien adierazita edo azpiadierazita, zer kate-mailek duen presentzia gehien eta zeintzuk dauden hutsik», adierazten zuen Roberto Gómez de la Iglesiak, «hau interesgarria da jardun-politikak aurkezteko baita aukera-hutsuneak antzemateko».

 

Tresnaren lehenengo testeoa

Aurten urtarriletik maiatzera Kultursistemaren lehenengo kontrastea egin zen lurraldearen kultura- eta sormen-ehunarekin, batez ere Euskadin ardaztua zegoena, baina Iparraldeko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako agenteak kontuan hartzen zituena. Prozesuan 326 pertsonek hartu zuen parte eta informazio baliotsua lortzeko baliagarria izan da tresna doitzen jarraitzeko. Iranzu Guijarrok, proiektuaren koordinatzaileak, jardunaldian testeo horren emaitza nagusiak azaldu zituen. «Tresnaren ahalmena eta mugak ezagutzeko eta garatu nahi duguna jakiteko baliagarria izan da».

Bere lehenengo bertsioan, Kultursistemak sektorearen dibertsitate handia erakusten du, baita jarduera-espazioak ere, zeinetan agenteak bilduta dauden. Sorkuntzarekin eta sormenarekin lotura dituzten eremuak gehien adierazita daudenak dira, industria, teknologia edo eskulangintza askoz gutxiago berriz, baliteke, Guijarroren hitzetan, «interpelatuak sentitu ez direlako izatea, baina bertan egotea nahi dugu». Tamainari dagokionez, pertsona autonomo eta mikroenpresa ugari daude, 1 eta 4 arteko langileko proiektuetako 246 agenteekin, eta gehiengoak adierazi du urtean 100 000 euro baino gutxiagoko enpresa-fakturazioa duela.

Mapaketa horrek erakutsi du gainera disziplina eta zerbitzu anitzeko agenteen ekosistema bat, ia % 70 bi sektore baino gehiagotan eta % 20tik gertu tresna bat daukaten bosten artean kokatu direnez gero. «Geure interpretazioa da autoekoizpen- eta autogestio-logiketan lan egiten dugula, do it yourself-arekin eta do it with others-arekin zerikusia dutenak». Balio-kateari dagokionez, antzeko zerbait gertatzen da, partehartzaileen % 38 bost kate-maila baino gehiagotan kokatu baita, eta % 35 hamar baino gehiagotan. «Horrek hausnarketa irekitzen du zerbitzu aniztasunerako joeraren inguruan, baita balio-katearen barruan geure proposamena non kokatzen den inguruan ere. Gai izan behar dugu egin behar duguna eta aurkezten duguna desberdintzeko, eta hori geure indar nagusi gisa ikusteko», azaltzen zuen Kultursistemaren koordinatzaileak.

Inpaktuak zeinetan agenteak ongien baloratu diren izan dira ekarpena kulturaren zein lekuaren garapenera eta giza-berrikuntzara, baita elkarlana ere. Agente gutxien dituzten puntuek dira, ordea, lanaren sorkuntza, ekonomia-kontribuzio kuantitatiboa eta beste sektoreekiko kontribuzioa. «Testeo horri esker agenteen jarduera eta tipologia berriak antzeman genituen, eta ekosistemaren ahalmena ikusi dugu» azaltzen zuen Iranzu Guijarrok, «baina Kultursistema tresna bizia eta irekia da; hortaz, aurrera goaz».

Tresna, autodiagnostikoaren gida praktikoa eta lehenengo mapaketaren kontraste-txostena eskuragarri daude Karraskan elkartearen webgunean. Kultursistema Karraskan elkarteak 2016ko irailetik eta 2017ko uztailera garatutako proiektua da Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailaren eta hiru Foru Aldundien (Bizkaikoa, Arabakoa eta Gipuzkoakoa) laguntzarekin.

Karraskan
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha