April 18, 2024

SEKTORE AZTERTZEKO MAHAIA-INGURUA KULTURA ETA SORMEN ARLOKO INDUSTRIETAKO POLITIKAK ETA DIBERTSITATEA AZTERTZEKOA

Kultura eskubide gisa eta bere lekua plangintza publikoan

Sektorearen eta bere politika publikoen analisiari buruzko mahai-ingurua.

Karraskan Berrikuntzaren eta Kulturaren III. Jardunaldiak mahainguru bat eskaini zion kultura-politika publikoak aztertzeari zenbait ikuspuntutik, bai lekuan, eskualdean zein inbestigazio akademikoaren eremuan. Horretarako, María Camino Barnecillak, Nafarroako Gobernuko Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Ataleko Buruak, José Ricak, Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoko teknikariak, eta Pau Rausellek, Balentziako Unibertsitateko Econcult Kulturaren Ekonomiaren eta Turismoaren Unitatearen koordinatzaileak hartu zuten parte.

 

Errazteko rola

Hitz egin zuen lehena María Camino Barnecilla izan zen, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Orokorrak zenbait urtez burutzen ari den transformazioa azaldu zuena. Jardunaldien izenburuaz gero, Barnecillak honako hausnarketa proposatu zuen, «erakunde publikoak nondik azaleratu behar dugu?». Hasteko, Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren buruaren arabera, ICCen gaur egun goraldiarekin zerikusia duten modetan erortzea saihesten. Halaber, errazte zuzeneko eta zeharkako rol batetik, «Kultura- eta Sormen- Industriak, baita gero eta zeharkakoagoak diren zein diziplina anitzagoak dituzten kultura-ekosistemak ere» laguntzea ahalbidetzen duena. Kulturako Zuzendaritza Orokorra gaur egun aldaketa-prozesuan dago, sektorearen giza-, kultura- eta ekonomia-ikuspuntua daukana, «beti kontuan izanda geure helburua zerbitzu publikoa eta guztien ongia dela». RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiatik gobernu-mailan eta ardatz estrategiko gisa kultura- eta sormen- industriak sartzeak ikuspuntua indartu du.

Barnecillak azaldu zituen abian dituzten zenbait proiektu, hala nola, sortzaileen eta ekipamenduen mapa sortzea, Nafarroako Enplegu Behatokiarekin, Lanbide Heziketarekin eta Unibertsitateekin batera lan egitea lan-aukera berriak aurkezteko, kultura-bitartekaritzarekin lotura dutenak; edo 948Merkatua arte-azoka bultzatzea, disziplina guztiei zein beste ekonomia-sektoreei irekita dagoen topaleku gisa bideratzen dena.

Zeharkako politiken planotik, Barnecillak lurraldean eragina izan duten bi proiektu estrategikoen ereduak eman zituen. Alde batetik, 2014ko Kultur  Mezenasgoari buruzko foru legea, lekuko kultura-ondarera lotutako giza-ehunean erantzukidetasuna sortzea lortu duena, 1.2 milioi euro dohaintzetan lortzen 2016an. Bestetik, zinematografia-sektorerako pizgarri fiskalak, filmazioak eta turismoa erakartzeaz gain, Nafarroako ikus-entzunezko klusterra sortzea eragin duena.

 

Lekutik bultzatu

Udal-esparruan, José Ricak partekatu egin zuen Getxo 2020 Estrategia, udalerrian Udalaren Sustapen Ekonomikorako Sailak bultzatuta. Planaren ardatz nagusietako bat sormen- eta kultura- industriak dira, baita kultura-turismoa eta kirola ere, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko ikuspuntuarekin. «Geure erronka zera da mikroenpresei eta ekintzaileei zerbitzuak eskaintzea, elkarlaneko ekintzak errazten eta bultzatzen». Estrategia 2013 eta 2015 bitartean garatu zen eta gaur egun hedatze-prozesuan dago, sektorea formakuntzaren bitartez profesionalizatzeko helburua duten ekintzekin, praktika onak partekatzeko jardunaldiekin eta ekintzaileei zuzendutako laguntza-lerroekin.

Kulturarako eskubidea

Pau Rausellek, Econculten koordinatzaileak, eman zuen azken hitzaldia. Estatu-mailan, baliteke Europa-mailan ere, gizarte-zientziaren ikuspuntutik kulturaren analisi ekonomikoko metodologiak garatzen lehenengoa izan zen unitate hau, bere inpaktu ekonomikoa baino askoz gehiago barne hartzen dituen ikuspuntua. «Kultura-politikaren eta kultura-plangintzaren esanahian, horretan jarduten dugu», azaltzen zuen, «eta 20 urtez basamortuan zeharkaldian egon ondoren, orain bogan gaude, Europako ia proiektu guztietan sormen, berrikuntza eta kultura hitzak agertzen baitira».

Econculten koordinatzailearentzat, kultura-plangintzaren helburu intrintsekoa «herritarren kultura-eskubideak asetzea» izan behar du, inbestigazio-taldeak hiru printzipioetan banatzen duen ikuspuntua. Lehenik, izateko eskubidea, identitate propioa eta taldekoa sortzea bezala ulertuta, non politika publikoek dibertsitateei arreta jartzen identitate hori eraikitzeko beharrezko baliabideek eskaini behar dituzten. Bigarrenik, partehartzeko eskubidea, kultura-politiken definizioan baita. Azkenik, kultura-adierazpenen bidez sentitzeko eta gainerakoekin komunikatzeko eskubidea. «Konturatu gara banakako zein taldeko ongizate dugun ulertzeko moduak gero eta lotura gutxiago daukala dimentsio ekonomikoarekin, eta gehiago sinbolikoarekin, plazerrarekin, konpromisoarekin eta zentzuarekin, eta hori kulturaren saila da», azaltzen zuen Rausellek. Beraz, ekonomia-sistema ongizatea hobetzeko modua bada, kultura hori lortzeko tresnarik eraginkorrena bihurtzen da.

«Kontua da kulturak beste hainbat gauzetarako balio duela, espektro zabaleko antibiotikoa balitz bezala». Ekonomistak azaltzen zuen bezala, badago ebidentzia kulturaren gaitasunari buruz garapen ekonomiko eta ekoizpen-tasa bizkortzeko lurraldeetan, Europa-mailan egindako ehunaka inbestigazioetan bilduta. Baita lana sortzeko ere, «kalitatekoa ez izan arren, kalitatekotzat hartzen dena, lan-baldintzak txarrak baitira prestakuntza-mailari dagokionez, baina eremu honetan jarduten dutenak zoriontsuagoak dira».

Rausellek beste hausnarketa bat botatzen zuen ere, kultura eta turismoaren arteko binomioari lotuta, baita kultura- eta sormen-industriak bisitarien fluxua sortzeko tresna gisa erabiltzeari ere. «Turismo erakartzeko erabiltzen dugu kultura, balio erantsia sortzen duten sormen-sektoreak erabiltzen ditugu ekoizpen gutxiagoko sektoreak erakartzeko, eta alderantziz izan beharko litzateke».

Karraskan
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha