Jarraian aurkeztuko den txostena KARRASKANen eskaera bat da (Euskadin Berrikuntzaren Kultura eta Kulturan Berrikuntza sustatzeko elkarte profesionala), euskal geografian zehar leku desberdinetan eta kultura eta sorkuntzaren sektorerako hainbat gai estrategikoren inguruan urtero antolatzen dituen jardunaldien barruan. .
Txosten honen helburua arlo horren inguruko hausnarketa sustatzea da, eta, horretarako, tokiko, estatuko zein nazioarteko testuingurutik garatutako ekintza, ikuspegi eta estrategietara gerturatzea proposatzen da.
Azterlan hau KARRASKANen elkartutako hiru entitatek osatu dute (Cultumetria, Kultiba eta Teklak).
Bidenabar, Teklaken aipatutako jarduera ildoen inguruko prestakuntza eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dira.
CULTUMETRÍA. Neurtzea ez da kontatzea, kontuan hartzea baizik.
Cultumetríak adierazleak diseinatzen ditu eta kultura erakundeen datuak aztertzen ditu eragin kultural, sozial eta ekonomikoa neurtzeko.
KULTIBA .KULTURA ERALDAKETAK
Ikuspegi sistemikotik pertsonak eta erakundeak aholkatu eta laguntzen dituen kultura elkarte bat da. Kulturaren eta balioen zentralitatetik egiten du lan, arazo konplexuen aurrean erantzuna emateko. Helburua pertsonen ikuspegia aldatzen laguntzea da, hala pertsona horiek ekintzak ere alda ditzaten, testuinguruan eragina izan dezaten eta, horrenbestez, esperotako emaitzak izan ditzaten.
TEKLAK .KOMUNIKAZIO ETA AUDIENTZIEN ESTUDIOA.
Haien jardunean sorkuntza, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten eragileei laguntzen dien estudioa da Teklak, proiektuak aktibatzen eta finkatzen. Nola egiten du? Hainbat tekla sakatuz: komunikazioari eta publikoak garatzeari lotutako proiektuak aztertuz, sortuz eta lagunduz; lan prozesuak ikus-entzunezko euskarrietan jasotzeko lan eginez; eta finantzaketa pribatu eta publikoa bilatzeko proiektuak prestatzea babestuz.