Ant-espacio ARTgia Artehazia Azala Begira Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Dabadaba Eider Corral Garaion GetxoPhoto Harrobia Horman Poster Jazzon! Jongoweb Kalakalab Kultiba KunArte Lazarraga Kultur Elkartea RMO Moviltik Pez Limbo Sarean Sra Polaroiska Teklak Thusia Wikitoki Zanguango Zawp
ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) 2008an sortutako mugimendua da, Zorrotzaurre eta Deustuko Erribera auzoetan hirigintza-planaren bitarteko prozesuari aurre egiteko asmoz. Kultura eta sormenaren aldetik, mugimenduan dagoen auzoaren egoeran mugitzen gara. Bizi garen gunearen berreskurapenean, sormenean eta gure historiaren balioaren indartzean lan eginez. Hiriko eraldaketa-prozesuaren ikuspegi artistiko, berritzaile eta sormenezkoa erakusten dugu.
Hondatutako industrialdea berroneratzeko lan egiten dugu, kulturan, berrikuntzan, ekintzailetzan eta sormenean oinarritutako aukeren sorkuntzaren bidez. Zawp mugimenduaren barnean, jarduerak honako ildo hauetan antolatu eta banatzen dira:
Zona franca Zorrozaurre: Espazio interfazea mugimenduan dagoen etorkizuneko uhartean, Herrian dauden diziplina artistiko ezberdinek jarduteko eta elkar eragiteko aukera izan dezaten.
Erabiltzen ez diren espazioak birgaitzea: Erabiltzen ez diren Erriberako espazio industrialak suspertzea, barnean sormenezko lan eta garapenerako aukeren sorrera ahalbidetuz.
Zawp lab: Lan trinkoko laborategiei eskainitako tokia, eraldaketan oinarritutako sormenezko ikerketa- eta esperimentazio-lanari balioa emateko.
Artea, sorkuntza, suspertzea, ekintzailetza. Ekintza nabarmenak edo lan-estiloa