ESPAZIO-ERREBERBERAZIOAK
Un poliédrico puzzle sonoro con forma de podcast, para explorar el ecosistema de Espacios de Apoyo a la Creación. Una colección de 16 entrevistas, sobre la diversidad de TIPOLOGÍAS de espacios y sobre sus EFECTOS sobre el derecho a crear. Una invitación a ir saltando de capítulo en capítulo, a disfrutar cada uno y del conjunto.
Soinu-puzzle poliedriko bat, Sorkuntzari Laguntzeko Guneetako (EdAC) ekosistemaren aberastasuna eta aniztasuna esploratzeko. Ekipamendu horiek funtsezkoak dira komunitatean modu libre eta parte-hartzailean sortzeko eskubidea baliatzeko, bai alderdi profesionaletan, bai amateurretan.
Podcast moduko deriba bat da, TIPOTOKIAK proiektuaren gainerako edukiekin espazio horien eta haien ezaugarrien eta etorkizuneko eta balizko baldintzen inguruan atzeraelikatzen dena.
16 elkarrizketaz osatutako konstelazioa. Interpretazio eta autoanalisirako tresna gisa sortu ditugun bi matrizeak osatzen dituzten alderdiak hartzen dituzte abiapuntutzat.
Lehenengo 8ak, EdAC TIPOLOGIEN aniztasunari buruzkoak, eta hurrengo 8ak, sortzeko eskubidean dituzten ONDORIOEI buruzkoak. Ikasteko, inspiratzeko eta zalantzan jartzeko modu bat, horizonteak zabaltzeko, adarretatik alde egiteko eta arrakaletan bizitzeko modu bat. Kapituluz kapitulu saltoka joateko gonbidapena, bakoitzak eta multzoak gozatzekoa.
Podcast bilduma hau KARRASKAN Euskadiko Esperientzia Sortzaileen Sareak sustatzen du. Berrikuntzaren Kultura eta Kulturako Berrikuntzarako Elkartea. Ekoizpenerako Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol Sailaren laguntza izan du. Colaborabora konpainiako Ricardo Antón Troyasek egin ditu kasuen aukeraketa eta elkarrizketak. edizioa egin du Las Pájaraseko Lorna Biermannek. Eta soinu banda, Gregorio Sanchez Perezen sorkuntza originala da.
Eduki guztia creative commons lizentzia librearen pean dago, eta horrek hedatzeko eta birnahasteko aukera ematen du, betiere jatorrizko iturria aipatuz.
Entzuteko, sartu hemen: