GU

Modu proaktiboan, baterako erantzukizunean eta elkarlanean, ekosistema soziokultural aberats, sortzaile eta jasangarria garatzen kolektiboki laguntzeko interesa duten erakundeak. Erakundeen jarduerak ezaugarri hauek izango ditu:

# Bere sormenezko jardunaren bidez gizarte demokratikoarentzako funtsezkoak diren balio eta jokabideak garatzea, hala nola askatasuna, errespetua, berdintasuna, izaera kritikoa, autonomia, malgutasuna, irisgarritasun unibertsala, aniztasuna, kultura-artekotasuna, elkartasuna, ezagutza librea, oroimena edo irudimena.

# Ideia, prozesu, proiektu, produktu, zerbitzu eta esperientzia berri bereizgarri eta kualitatiboak sustatzeko lan egitea; lengoaia, forma, material edo teknologien mugak eta zeharkakotasuna aztertuz.

# Ikerketa, berrikuntza, ekintzailetza eta tokiko eta nazioarteko sareen dorrera bultzatzea.

Horrialde 2/2


<