Karraskanen partez, Zuzendaritza Batzordea osatzen duen talde berria aurkeztu nahi dizuegu, 2020ko maiatzaren 15ean eguneratua, baita osatu diren lantalde berriak ere.
Zuzendaritza Batzordea
- Presidentea: Irene Intxausti – Teklak.
- Idazkaria: Laura Díez – ANTespacio.
- Diruzaina: Ana Urgoiti – Bilbao FormArte.
- Azkenik, Rosa Abal gerente moduan, kudeaketa eta koordinazio lanetan parte hartuz.
1.Lantaldea: 2020KO BERRIKUNTZA ETA KULTURA JARDUNALDIA
HELBURUA:
Interesgarriak diren gaiak identifikatu, Euskadiko sormen- eta kultura-sektorean garatzen diren praktikak eta jarduerak ikusarazi eta balioetsi, Karraskan-en hurrengo jardunaldiaren gaiarekin erlazionatuz. Javier Martinez-en hurrengo esaldiak ondo laburbiltzen du lan hau:
Erakunde batek ez badu ikasten eta, gainera, belaunaldi-erreleboaren ondorioz konortea galtzen badu, hil egiten da, eta egunero ikusten ditugu, urteetan bere merkatuetan buru izanik, lokartu, ikasteari utzi eta desagertu egiten diren enpresen kasuak.
www.javiermartinezaldanondo.com
TALDEA:
2.Lantaldea: EZAGUTZA
HELBURUA:
Euskadiko sektore kultural eta kreatiboan hausnarketa, ezaguera eta ikerkuntzarako espazio bat sustatzea.
TALDEA:
- Cultumetría.
- Jazzon.
- Kalakalab.
- Cocina de guerrilla.
- Artehazia.
3.Lantaldea: KOHESIOA ETA BARNE-HARREMANAK
HELBURUAK:
- Lankidetza sustatzea.
- Eragile publiko eta pribatuen arteko erlazioak erraztea.
- Eragile eta sektoreen arteko trukea eta konexioa indartzea.
- Kooperazio mekanismo, sinergia, elkar laguntza eta ezaguera transferentziak babestea.
TALDEA:
4.Lantaldea: POSIZIONAMENDUA ETA KANPO-HARREMANAK
HELBURUAK:
- Elkarrizketarako eta ordezkaritza kolektiborako tresna bat sortzea, Kulturaren, Berrikuntzaren, Sormen-industrien eta Kulturaren Ekonomiaren inguruko legedian, politiketan eta planetan eragiteko gaitasuna duena.
- Harreman-sistemen berrikuntza ikertzea, beste kultura- eta sormen-elkarte batzuekin lankidetzan proiektuak sortuz.