April 19, 2024

Modelos de Financiación Alternativa: Crowdfunding para proyectos de innovación cultural

 

Karraskan elkarteak, Euskadiko Esperientzia Sortzaileen Sareak, “Finantzaketa Alternatiboen Ereduak: berrikuntza kulturaleko proiektuetarako crowdfunding-a” txostena aurkeztu du. ColaBoraBora enpresak egin du azterlana, eta Karraskanen helburu nagusiak hartzen ditu barne: BERRIKUNTZA, LANKIDETZA eta GARAPENA. Kulturaren eta sormenaren ekosistemako eragileek duten kezka nagusietako bat da finantzaketa, eta, horregatik, elkartearen lan-ildo nagusietako bat ere izan da. Iturriak dibertsifikatzeaz gainera, finantzaketa-sistemak berak erakundeei identitate eta metodologia berritzailea ekartzea nahi dugu.

Era horretan, sektorean antzemandako beharrari erantzun nahi dio txosten honek: kulturan finantzaketa-bideak irekitzea, eragile berrien inplikazioarekin, eta horrek kulturaren ekoizpenean eta banaketan izan ditzakeen ondorioak aztertzea, tartean sartutako publikoa eta komunitateak, aurre-ekoizpen eta komunikazio prozesuak eta abar ulertzeko modu berriei dagokienez.

 

Txostenari buruz

Askotariko tipologiak eta datuak eskaini, eta crowdfunding-aren bilakera azaldu ondoren, txostenak modu praktikoan aztertzen ditu finantzaketa kolektiborako eredu berrien aukerak (arreta berezia jarrita ordainsarien eta dohaintzen crowdfunding-ean); eredu horiek arte eta kultur ekoizpen ugaritan aplikatu ahal izango dira. Ohiko finantzaketa moduez gain, finantzaketa aukera osagarri bat gehitzea aztertzen ari diren eragileentzako jarraibide-gidaliburu osoa biltzen du. Jarraibide horiek idazteko, gure esperientzian oinarritu gara, baita kanpaina baten bidez finantzatutako kultur proiektuen hautaketa subjektibo eta askotariko batean ere.

Bestalde, crowdfunding-ak kultur politiken eta ekoizpenaren barruan duen rolari buruzko azken eztabaidak jasotzen ditu txostenak. Sektoreak bizi duen garai desegonkor baina, aldi berean, aldakor honetan, crowdfunding-ak dituen aukerak eta mugak argitzen ditu.

Txostena: Informe_Karraskan_CBB_Crowdfunding_Innovacion_Cultura

 

ColaBoraBorari buruz

Pertsonen inguruko berrikuntza eta lankidetza inguruak eta prozesuak sortzen eta diseinatzen ditu ColaBoraBorak. Gure lana teknologia bigunen erabileran oinarritzen da, bestelako harreman-motak sorrarazteko, modu praktikoan honakoen gaineko aukera berriak garatzen laguntzeko:

  • Plangintza estrategikoko prozesuen garapen kolektiboa.
  • Berrikuntza gobernantza, ekoizpen eta jabetza ereduetan, sare banatuen (P2P) larrialditik eta gauza komun, aske eta irekien aldeko apustutik abiatuta.
  • Gizarte ikaskuntza eta ekonomia solidarioa.
  • Harreman-prozesuak eta antolakuntza-sistemak.
  • Hainbat sektore eta esparruren arteko lankidetza eta hibridazioa.
  • Ahalduntzea, herritarren partaidetza eta komunitate-garapena.
  • Berrikuntza administrazioan, zerbitzuetan eta politika publikoetan.
  • Subjektibotasun berriak sortzea eta gizarte irudimena garatzea.

ColaBoraBora gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. 2013an sortu zen, 2001ean sortutako AMASTÉ Comunicación S.L.ren bilakaeraren ondorioz.

Informe_Karraskan_CBB_Crowdfunding_Innovacion_Cultura

 

Laguntzailea:

educacion_hori_byn

Karraskan
Share: / / /

One thought on “Modelos de Financiación Alternativa: Crowdfunding para proyectos de innovación cultural

Comments are closed.

Buscar
Noticias por fecha