April 16, 2024

KULTURA MINISTERIOKO KULTURA ETA SORMENEKO IDAZKARIA ( NAZIOKO PRESIDENTZIA.ARGENTIN ERREPUBLIKA)

Lekuko kultura-ekosistemak azaleratzeko eta lotzeko estrategiak

Sormen-hirien Sare Programa  — Andrés Gribnicow, Kultur Ministerioaren Kultura- eta Sormen-Idazkaria, Nazioaren Presidentzia, Argentinako Errepublika.

Andrés Gribnicow Argentinako Kultur Ministeriora heldu zenean, 2016an, sormen- eta kultura- ekosistema hiriburura bideratuta zegoen, gainerako herrialdea lurralde zabala, arroztua eta desberdina gisa zirudien bitartean. «Bere lanetik bizitzeko aukera zuten bakarrak Buenos Airesen bizi zirenak ziren, kultura-ehunaren gainerako agenteak ez ziren ekosistema horren zati, ez baitzuten aukeretara heltzerik». Gaur egungo Kultura- eta Sormen-idazkaria Karraskan III. Berrikuntza eta Kulturaren Jardunaldietan modu horretan kontestualizatu egiten zuen beste lurraldeekin zerikusia duen eszenatokia, non lekuko administrazio askok kultura soilik aisialditzat ikusten jarraitzen zuten, «ekitaldien agenda», alde batera uzten transformatze-tresna gisa zein gizarte- eta ekonomia-garapenerako ardatz gisa duen papera.

Aldi berean, Gribnicowek azaltzen zuen moduan, Argentina kalitatezko kultura- eta sormen-edukien sortzailetzat ezagutzen da nazioartean. ICCen sektoreak Balio Erantsi Gordinaren % 2.5 da eta 400 000 lanpostu inguru sortzen ditu. Lan horren % 25 ikus entzumenezko sektoretik dator, bere kultura-eragile handia baita, arte eszenikoetatik ere — 250 antzerki areto independenteekin, zirkuitu publikoez gain—, edo bideo-jokoetatik eta eduki digitaletatik — azken hamarkadan sortutako 200 garapen-estudio—,Argentinako giza- eta ekonomia- ehunean kulturaren presentzia handiaren eredu dira.

Hau da Andrés Gribnicowek Karraskan topaketan margoztu zuen abiapuntua, bere taldeak Argentinako Ministerioko Sormenezko Ekonomiaren Idazkariordetzak abian jarri zuen estrategia. Kulturaren garrantzia nabarmentzea eta bide berriak sortzea zenbait lurraldetik hedatzeko zen erronka. Gribnicowen hitzetan, «hiri bakoitzak ekoizten duena ezagutzen hastea hortik jarduteko, ikuspuntu horretan oinarritu zen Sormenezko Hirien Sarea programa».  Estrategia 2016an jarri zen abian denbora zehar bere kabuz hasteko gai litzatekeen sare bat sortzeko asmoarekin. Ibilbidearen hirugarren urtea hasteko zorian, «interesgarriena da euren artean gertatzen dena, hirien artean ematen diren esperientziak eta ezaguerak partekatzea».

Programa zortzi nodoetan sostengatzen da, zortzi hirietan, sortzaile eraginkorrak direnak eta garapenaren ardatzat kultura sartu dutenak. Haien inguruan, eta deialdien bidez, ikuspegi horretara batu nahi diren hiriak aukeratzen dira, gaur egun 46 hiriz osatutako sarea. Gribnicowek azaltzen zuen bezala, estrategia bost ardatzetan biltzen da: Sormena eta Gobernua, Elkarlana, Sormen-industrien Garapen Sektoriala, Kultura-turismoa Bultzatzea eta Espazio Publikoa. Bakoitzean, formakuntza planak, laguntzeko ekintzak, aholkularitza eta sektore-ekitaldiak garatzen dira.

Kultura eta Sormen idazkariak zenbait eredu eman zituen abian jarritako ekintzei buruz, hala nola, komunitate-sustatzaileak prestatzeko tailerrak, zeinetan komunitate txikien sustatzaileek baliabideak antolatzeko eta bilatzeko tresnak lortzen dituzten.  Lurraldean jarduten dauden agente independenteen mapaketa bat egin da ere, udalen kultura-politikek kontuan har ditzaten agente horiek. Gainera, azokak identifikatzen hasi dira, besteak beste, liburuen, arte eszenikoen eta bideo-jokoen merkatuak, sektorearen topaketetan bihur daitezen eta profesionalen arteko lotura- eta elkarlan-espazioak sortzeko. Azoka eta merkatu hauek MICA estatu-sarean bildu dira, non sektorearen 50 ekitaldik parte hartzen duten.

Bestalde, Kultura-turismoaren estrategiaren barne, abian jarri dira identitate-diseinuaren aholkularitzak, zeinetan erakundeak, elkarteak eta herritarrek parte hartu duten ikono berriak batera sortzeko, hiria topikoetatik harantz irudikatzen dutenak. Kreazio-denden kontzeptuarekin, teknologietan trebatzeko tailerrak jarri dira habian, baita lekuko kultura saltzen duten saltokietara zuzendutako negozio-eredu eta komunikazioak.

Estrategia guzti horiek lerrokatuta daude politika publiko batekin, «gertuago dagoena edukiez azpiegiturez baino, inbertsio handiak behar dituztenak eta gero kutsa hutsetan bihurtzen direnak», azaltzen zuen Getxon Andrés Gribnicowek Karraskan Jardunaldian. «Hiri sortzailearen ezaugarriaren atzean, agente sortzaileen mapa bat dago, lekuko produkzioak daude, denda sortzaileak, merkatuak,… Garapen-agenda bati lotuta lan egiten duen ekosistema bat dago. Agenda horretan kultura, giza-, ondare eta- esperientzia-balioa izateaz gain, ekonomia garatzeko eta lanpostu berriak sortzeko aukera ere bada».

 

Karraskan
Share: / / /
Buscar
Noticias por fecha