Ant-espacio ARTgia Artehazia Azala Begira Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Dabadaba Eider Corral Garaion GetxoPhoto Harrobia Horman Poster Jazzon! Jongoweb Kalakalab Kultiba KunArte Lazarraga Kultur Elkartea RMO Moviltik Pez Limbo Sarean Sra Polaroiska Teklak Thusia Wikitoki Zanguango Zawp
AZALA artista, sortzaile, aktibista eta pentsalarien arteko topaketa eta hartu-eman lekua da. Espazioaren epizentroak dantza eta arte eszenikoak badira ere, bere uhin hedakorra naturaltasunez eta promiskuitatez zeharkatzen ditu beste diziplina artistikoak, hala nola arte performatiboak, gorputzaren arteak, arte biziak bezalako deiturak.
AZALAk egoitza ematen die kreazio-lanerako edota ikerketarako gogo-bilketa espazioa/ denbora behar duten artista, sortzaile, pentsalari eta aktibistei.
Egoitzan dauden artisten artean konplizitateak eta elkar- lanean jarraitzeko aukerak eratu; proiektu bakoitzaren arabera egonaldiaren epea eta aldizkakotasuna zehaztu; aldi berean egonaldiak gurutzatu; egonaldian dauden artistak eta bertako artista edo pertsonen artean elkarrizketa bideak ireki; sorkuntza edota ikerketa prozesuak kanpoko begirada kritiko batekin elkarbanatu eta haren aurrean jarri ATE IREKIAK deitu ditugun egunetan; horiexek dira proiektuak egoitzan hartzeko dauden baldintzetako batzuk.
Creación, investigación, reexión, artes escénicas, artes vivas, intercambio crítico, conexiones.