Ant-espacio ARTgia Artehazia Azala Begira Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Dabadaba Eider Corral Garaion GetxoPhoto Harrobia Horman Poster Jazzon! Jongoweb Kalakalab Kultiba KunArte Lazarraga Kultur Elkartea RMO Moviltik Pez Limbo Sarean Sra Polaroiska Teklak Thusia Wikitoki Zanguango Zawp
Profesionalek profesionalentzat diseinatuta, HARROBIAk zerbitzuaren bikaintasunaren eta produkzioko prozesuetako berrikuntzaren aldeko apustua egin du hori guztia sortzen dituzten ikuskizunen kalitatean isla dadin. HARROBIAren helburua gaur egungo sormenerako, produkziorako eta kultura kontsumorako modu berrietara egokitzeko konpainiek egin beharreko lana errazteko beharrezko metodologia, ezagutzak eta baliabideak eskaintzea da.
Hiru altueran banatutako 1.000 metro koadro inguru ditugu eta prozesu eszeniko osoak bertan egiteko beharrezko azpiegitura teknikoak ditu: prestatze-lanak, aurre-produkzioa, eta ikuskizun eszenikoen aurkezpena, erakusketa kontrolatua eta sustapena baldintza profesionaletan egin ahal izateko azpiegitura guztia, alegia. Hauek dira Harrobiak eskaintzen dituen jarduerak eta zerbitzuak: Antzerki-ikerketa eta berrikuntzako proiektuak, Profesionalentzako ikastaroak, Egonaldi artistikoak, Proiektu soziokulturalen garapena, Dantza- eta antzerki-ikuskizunen produkzioa eta eraikuntza maila artistikoan eta teknikoan, Antzerki eta dantzarako entrenatzeko espazioa.
Arte bizirik, sormen prozesua, antzerki soziala, sormena eta berrikuntza.