ZER EGITEN DUGU

4. PROFESIONALIZATU

Sektoreko eragileen garapen profesional egokirako jarduera-ildoak diseinatzea, kode deontologikoak ezarriz, mugikortasuna eta prestakuntza handiagoa sustatuz, kudeaketan berrikuntza-prozesuak garatuz edo sektorearen ezaugarrietara egokitutako adierazle-sistema eta ebaluazio-sistema ezarriz.

5. GARATU

Enpresa-sarearen eta hirugarren sektorearen garapena eta finkapena sustatzea kultura eta sormenaren arloan, zehazki autonomo eta mikroenpresen kasuistika aztertuz, gehiengoa duen sektoreko eragile gisa. Euskadiko kultura eta sormenaren arloko produktu, zerbitzu eta esperientzien inguruan dagoen eskaintza eta eskaeraren sofistikazioa lortu nahi izatea, ezagutza, erabilera eta gozamena zabalduz.

6. IKUSARAZI

Subjektibotasunezko kultura eta produkzioaren ezagutza sozial handiagoa lortzea, bizitzaren garapenerako funtsezko mekanismo gisa. Ikuspen kualitatibo eta dibertsifikatuagoa bilatzea gizarte-eremu ezberdinetan, hezkuntza-sisteman, komunikabideetan, eta beste gizarte-esparru batzuetan, herritarrentzako sarrera-palanka gisa.

Horrialde 2/2


<