INNOLABA
Arabako kultura eta sormen arloko ekosistemen
berrikuntzarako eta kulturarako laguntzak

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako Arabako Kulturaren Plan Estrategikoa 2017 – 2020 garatzearekin batera 75.000 euroko (BEZ barne) aurrekontu-partida bat gaitu da Arabako eta Trebiñuko sormen-lantegiak babesteko, beren jarduera Lurralde Historikoan/Historikotik edo Trebiñuko Konderrian/Konderritik garatzen badute. Kontuan izanda lanerako ildo hau Plan Estrategikoaren markoan abian jarritako ekintzak indartzera datorrela, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak adostu dute erakunde arteko lankidetzan garatzea.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren arteko bilera tekniko baten ondoren eta hainbat aukera aztertu eta gero, bi erakundeek erabaki dute Karraskani proposatzea lan-ildo honen kudeaketa.

Bi arrazoi nagusi daude horretarako: batetik, sektorearekiko lankidetza indartu, kasu honetan Karraskanen bitartekaritzaren bidez, elkarte profesional honen xedea baita Euskadiko kulturan berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzea. Sare honetan eragileak, espazioak eta programak daude, eta denek zerikusia dute sormen garaikidearekin eta ezarritako sorkuntzarekin, elkarrizketaren, zeharlerrotasunaren eta eremu eta diziplina hainbaten hibridaziotik. Bestetik, partida hau ahalik eta lasterren iristea nahi da arabar kultura eta sormen arloko ekosistemara.