KULTURSISTEMA

Kultura eta sormen ekosistemak interpretatu eta mapatzeko matrizea

ZER DA KULTURSISTEMA?

KULTURSISTEMAk kultura eta sormen ekosistemak interpretatu eta mapatzeko kategorizazio matrize bat (edo matrize multzo bat) proposatzen du. Bere aniztasuna islatu nahi du sektore eta azpisektoreekiko, balio katearen kate-begiekiko, esparru horretan esku hartzen dute eragileen tipologiarekiko, bai eta funtsezko eraginen eta itzuleren ezaugarriekiko ere.

KULTURSISTEMAren helburua da ahalik eta erarik aberats eta eguneratuenean laguntza ematea kultura eta sormen ekosistemetara hurbiltzeko; horien baitan daude eragile eta praktika berriak, edo, lehenagotik dauden tipologiak gurutzatzetik sortuta, ohiko analisi esparruetan nekez egokitzen direnak. Gainera, kultura eta sormen sektoreen izaera dinamikoa eta aldakorra adierazten duen hurbilketa da, nola berez, hala beste diziplina nahiz jarduera esparru batzuekin dituen harremanen ugaritasunaren ondorioz; bai eta aldakuntza teknologikoen, erreferentziazko esparru instituzionalen edo balio sozialen eragina ere.

KULTURSISTEMAren berezko joera da politika kulturalak edota lurralde jakin batean sormena garatzeari lotutako politikak bideratzen laguntzeko tresna izatea; jarduera ingurunea hobeto ezagutu ahal du, eta ekintza publikoaren ikuspuntua erabaki. Sektoreko antolakuntzek eta profesionalek euren buruaren diagnostikoa egiteko ere eraginkorra izaten da, lagundu egiten dielako haien lehentasunezko jarduera eremuak zein diren zehazten eta lortu nahi dutena errealitatearekin kontrastatzen.

Azken batean, KULTURSISTEMA lanabes erabilgarria da erreferentziako elementu bezala hainbat lanetan: arduradun politikoak, antolakuntza kulturaletako taldeak, sektorean espezializatutako aholkulariak eta policy makerrak. KULTURSISTEMAk lagundu egiten du eragile guztien jarduera esparrua zehazten eta, horiek osatzen duten ekosistemaren baitan, zer eginkizun izan nahi duten ikusten.

KULTURSISTEMAk eskaintzen dituen interpretazio tresnek bat egiten dute alderdi askotan kultura arloan ohikoak diren kategorizazioekin; esate baterako, bat egiten dute David Throsbyk proposatutako zirkulu zentrokideekin edo UNCTADen sailkapenarekin, txostena idazteko taldeak zabalduta eta, era berean, beste kategorizazio batzuekin kontrastatuta (Kulturako Agenda21, CNAE, Erresuma Batuko DCMS, Txileko Kulturaren Kontseilua, eta abar), bai eta Eusko Jaurlaritzak berak, “Kultura, sormena eta sormen aplikatua Euskadi RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren aukerako lurralde bezala” esparruan, aldez aurretik egindako kategorizazioa ere.

Nahiz eta KULTURSISTEMA Euskadiko lurralde esparruan agertu den, bertako aukera eta bereizgarrietako batzuei erantzunez, ahalegina egin da neurri handi batean beste leku batzuetara zabaltzeko moduko tresna izan dadin, betiere egokitzeko eta testuinguruan kokatzeko beharrezko lana eginda.

ERABILGARRI IZANGO DELA ESPERO DUGU!

KULTURSISTEMA kulturan berrikuntza eta berrikuntzako kultura sustatzen aritzen den KARRASKAN elkartean garatutako proiektua da. KULTURSISTEMAko 1.1 bertsioa 2016ko iraila eta 2017ko uztaila bitartean garatu dute, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura saileen babesarekin. Proiektua c2+i / Conexiones Improbables-eko Roberto Gomez de la Iglesiak eta ColaBoraBorako Ricardo Anton Troyasek gauzatu dute; Iranzu Guijarro Plaza izan dute lankide mapatze lanak koordinatzeko eginkizunean, eta Ojobueyko Nerea Marquez Txarramendieta matrize multzoaren erresoluzio grafikoan. Gainera, KARRASKANeko hainbat bazkidek eta kultura zein instituzioetako beste eragile batzuek parte hartu dute erreferentziak aberasten eta 2017ko maiatzean egindako edukien kontraste irekian.

KULTURSISTEMA Creative Commons by-sa lizentziaren menpe dago. Aitortza – Berdin Partekatzea (by-sa), lana era askean erabiltzea eta eraldatzea ahalbidetzen duen lizentzia da, baldintza bezala jarrita jatorrizko egileak aipatzea, eta horretatik eratorritako emaitza ere lizentzia beraren menpe jartzea.