ZER EGITEN DUGU

KARRASKAN elkarteak kultura, sorkuntza eta sormenaren balioa aldarrikatzen du eraldaketa-mekanismo gisa, sistema kultural, sozial, ekonomiko eta politikoen berrikuntza-dinamikak sortzeko gai baitira. Laburbilduz, helburu hauek zehaztu ditzakegu:
 

1. ERAGIN

Taldeko elkarrizketarako eta ordezkaritzarako tresna gisa eratua egotea erakunde publiko eta pribatuen aurrean, eta baita beste sektore eta sare batzuetako eragileen aurrean ere. Bere bokazioa kultura eta/edo sormena sektore estrategikotzat hartuta, horien inguruko lege, politika eta planetan eragina izatea da, sorkuntzarentzako eta interes publikoa duten ekimen kulturalentzako laguntza-ereduak sustatuz.
 

2. BERRITU

Kultura eta sormena ikerketa eta berrikuntzarekin lotuko dituzten politikak eta ekimenak sustatzea. Honako proiektu hauei arreta eskaintzea: lengoaiak, sektoreak eta esperientziak zeharkakotu eta hibridatzeko eta gertatzen diren testuinguruko komunitateko dinamika eta eragile ekonomiko eta sozialekin elkartzeko gaitasuna duten proiektu esperimentalenei, garatzeko bidean daudenei eta eraldatzaileenei.
 

3. LANKIDETZAN ARITU

KARRASKAN osatzen duten eragileen arteko lotura eta hartu-emanari bidea ematea -euren artean, antzeko beste eragile kultural batzuekin eta beste sektore batzuetako eragileekin- sinergien sorrera, lankidetza-mekanismoen garapena, ezagutzaren elkartrukea eta elkarren arteko laguntza erraztuz ekoizpena, banaketa finantziazioa, komunikazioa, mugikortasuna, prestakuntza eta beste hainbat arlotan. Eta Autonomia Erkidegoko, Estatuko, Europako eta nazioarteko beste plataforma, erakunde eta sareekin harremana ezartzea.

Página 1/2


>