Ant-espacio ARTgia Azala Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Eider Corral Ezmugak Garaion Harrobia Horman Poster Jazzon! Kalakalab Kultiba KunArte RMO Moviltik Pez Limbo Sala Baratza Sarean Sra Polaroiska Teklak Ubiqa Wikitoki Zawp Zirkozaurre

BAZKIDEAKBAZKIDE EGITEA

Logo BW

NOR GARA

Buenawista Prolleckziom’s elkartea musikarien eta musikaren inguruko pertsonen kolektibo bat da. Hemeretzi urtez gizarte eta kultur lana egin izan du, Buenawista auzoko (Donostia) antzinako Alkatetzaren eraikinean, Euskadiko punk-rockaren sorlekuan, hain zuzen ere.ImagenColaborabora

Elkartea 1988an sortu zen, eta 2005ean eraikina eraitsi ostean, Egia Kultur Zentrora eraman zuten jarduna; ordutik, Musikagela entsegu-lokalak kudeatzen ditu. Profil profesional askotako musikariek osatzen dute, eta, horri esker, gure inguruko kulturaren eta sormenaren ikuspegi zabala dute, eta sortzaileek euren ekimenak gauzatzeko orduan dituzten zailtasunak antzematea lortu dute; izan ere, hori da “Katapulta” plataformaren jatorria.

ZER EGITEN DUGU

Proiektu honetan hainbat urtetan lanean ibili ondoren, 2013. urtean abiarazi zuen Buenawista Prolleckziom’s elkarteak “Katapulta” plataforma. Talentu sortzaileak bilatu, garatu eta sustatzeko plataforma bat da, hainbat diziplinatako eta erakunde publiko zein pribatuetako eragileen arteko loturan oinarrituta, gure inguruko potentzial sortzailea ahalik eta gehien garatu ahal izateko.

Barne hartzen ditu era guztietako diziplina sortzaileak, baita horiek garatzeko beharrezkoak diren jarduera osagarriak ere, eta sortzaileen euren zein sortzaileen eta bestelako profesional, teknikari eta baliabideen arteko hartu-emana sustatzen du.

Katapultaren asmoa da:

GAKO HITZAK

Rastrear, potenciar, conectar y comunicar (el talento)

KONTAKTUA

Asociación Musical Buenawista
Prolleckziom’s
 Calle Catalina de Eleizegi, 44- 20009 Donostia
 http://www.katapulta.org