Ant-espacio ARTgia Azala Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Eider Corral Ezmugak Garaion Harrobia Horman Poster Jazzon! Kalakalab Kultiba KunArte RMO Moviltik Pez Limbo Sala Baratza Sarean Sra Polaroiska Teklak Ubiqa Wikitoki Zawp Zirkozaurre

BAZKIDEAKBAZKIDE EGITEA

zirkozaurre logo

NOR GARA

Zirkozaurre zirku-arteen irakaskuntza eta sorkuntzarako espazio bat da, Bilboko Zorrozaurre barrutian kokatua. Gunea pentsatuta dago zirkuari lotutako diziplinak elkarrekin bizi eta partekatzeko, zirkua komunitatean integratuz bata eta bestea indartzeko eta toki, estatu eta nazioarte mailan sustatzeko.

Zirkozaurre, zirkuaren eta antzertiaren zabalkundea bultzatzeko elkartea, bere programazio eta jardueraren bidez sostengua eman nahi die forma eszeniko berriak eta espazioekin harremantzeko era ezberdinak sortzen saiatzen diren sortzaileei. Arteentzako baliabide-gune bat da, diziplina askotarikoa, helburu duena zirku-arteen ikerkuntza, sorkuntza, ekoizpena, sustapena eta zabalkundea babestea.

ZER EGITEN DUGU

Zirkozaurren bi ekintza-esparru nagusi ditugu: heziketa eta sorkuntza.

Heziketa: urte osoko prestaketa-lantegiak eskaintzen ditugu zirkuari lotutako hainbat diziplinatan, hala nola eskujokoak, akrobaziak, esku-orekak, aireko teknikak eta aireko yoga.

Sorkuntza: zirku-konpainia profesionalei eskaintzen diegu artista-egonaldien programa bat, Haztegia. Horren bidez laguntzen diegu beraien arte-proiektuaren zuzendaritza artistiko edo teknikoarekin, eta prestakuntza espezializatuta ematen diegu honelako alorren gainean: zirku-diziplinak, proiektuen kudeaketa, komunikazioa, etab.

GAKO HITZAK

Sorkuntza, heziketa, prestaketa, zirku-arteak, zirkua, elkarlana, kokreazioa, egonaldiak, garaikidea.

KONTAKTUA

Inés Delgado
665 59 57 81
Gorka Pereira
605 71 43 58
Urb. Artiach Ribera
de Deusto 70B, 1ª Planta 48014 Bilbao
www.zirkozaurre.com  zirkozaurre@gmail.com
Facebook Twitter