Ant-espacio ARTgia Azala Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Eider Corral Ezmugak Garaion Harrobia Horman Poster Jazzon! Kalakalab Kultiba KunArte RMO Moviltik Pez Limbo Sala Baratza Sarean Sra Polaroiska Teklak Ubiqa Wikitoki Zawp Zirkozaurre

BAZKIDEAKBAZKIDE EGITEA

 

NOR GARA

Wikitoki prozesu esperimentala da bere horretan, ‘elkar-’ aurrizkia konexio komun gisa daukan gizarte/kultura/ekonomia/politika I+G laborategia. Praktika, hausnarketa eta ekintza komunitatea da, etengabeko prestakuntza, ikerketa, ideiagintza eta prototipatzea, elkarsorkuntza eta praktika kolaboratiboena. Ekoizpenerako lekua (sorkuntza, lana, aktibismoa, ikerketa), erreprodukziorako lekua (soziala, harremanei lotutakoa) eta dibulgaziorako lekua (prestakuntza, erakusketa). Beste espazio, ekimen eta programa sare baten barruan, dimentsio fisikoa eta digitala harremanetan jartzen diren topaketa espazioa.

ZER EGITEN DUGU

Wikitokin harreman, antolakuntza, ikerketa, sorkuntza, ekoizpen eta kontsumo era berrien inguruan esperimentatzeko elkartzen gara.

WikiTokiren jarduerek eragin sozial, ekonomiko, urbano, kultural eta politikoa duten proposamenak garatzea dute ardatz eta hau, jakintzagaien gurutzaketaren bitartez zein herritarren eta erakundeen partaidetza aktiboa eta elkarsorkuntza dinamiken eragitearen bitartez garatu nahi da. WikiTokik proiektuak diseinatu eta garatzen ditu; tailerrak, mintegiak, kongresuak eta prestakuntza eta dibulgazio ekintza mota ezberdinak antolatzen ditu: topaketak sustatu, dinamikak antolatu eta sinergiak ahalbidetzen ditu. WikiTokik azaltzen ari diren ekimenei laguntzen die: ikertu eta argitaratu…

GAKO HITZAK

Elkarsorkuntza, hibridatzea, P2P, prokomuna, ekintzailetza eta ekonomia soziala, enpresa irekia, praktika artistikoak, sormen aplikatua, kontsumo kolaboratiboa, partaidetza-hirigintza, komunitate garapena, gizarte-teknologiak, fabrikatze digitala, hezkuntza hedatua, design thinking, anthropological doing, psikologia soziala, narratiba digitalak…

KONTAKTUA

wikitoki.org
Email: info@wikitoki.org
Plaza La Cantera, 5 – 2º 48003 Bilbao
 Twitter