BAZKIDEAKBAZKIDE EGITEA

Ant-espacio ARTgia Artehazia Azala Begira Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Dabadaba Eider Corral Garaion GetxoPhoto Harrobia Horman Poster Jazzon! Jongoweb Kalakalab Kultiba KunArte Lazarraga Kultur Elkartea RMO Moviltik Pez Limbo  Sarean Sra Polaroiska Teklak Thusia  Wikitoki Zanguango Zawp 

NOR GARA

Sarean auzotarrek topo egiteko gunea da, kultura-adierazpen mota guztiei irekita dago eta Espazio Plaza kultura-elkarteak kudeatzen du.
Bere xedea da kultura-ekintzaren bidez elkarbizitza eta gizarte-kohesioa lortzea.
Bere aurrekariek hainbat hamarkada dituzte eta San Frantzisko-Bilbo Zaharra-Zabala testuinguruan dauden eragile sortzaile eta solidarioren arteko komunikazioaren fruitua da. Sarean-en gune nagusia Mariaren Bihotza plazako lokala da.

ZER EGITEN DUGU

Izaera esperimentala eta pedagogikoa duen espazio ludikoa da, herritarren parte hartzaren bidez diseinatutako programazio sozio-kulturala du eta taberna-jatetxe bat ere bai; bertako eskaintza gastronomikoa bere inguruko aniztasun kulturalaren isla da.
Sareanek lankidetza eredu bat planteatzen du publikoa, komunitate arlokoa eta pribatua uztartuz. Espacio Plaza Kultura Elkartea da proiektua sustatzen eta koordinatzen duena. Sareanen espazioa Udal Etxebizitzen titularpekoa da, eta Espacio Plazari laga zaio erabili dezan Bilbao Ekintzarekin egindako hitzarmen baten bidez.
Ostalaritzako ustiapena Bilbao3 enpresaren bidez egiten da, Espacio Plazarekin duen hitzarmen bai esker. Bere sarreren %10 elkarterako dira, kultura-jarduerarako baliabideak etengabe sortzea ziurtatzeko.

GAKO HITZAK

Komunitateko kultura, kultura parte hartzailea, kudeaketa eredu berriak, kulturara sarbidea.

KONTAKTUA

 Web
 Facebook
 Twitter
 Instagram