BAZKIDEAKBAZKIDE EGITEA

Ant-espacio ARTgia Artehazia Azala Begira Bilbao FromArte Buenawista c2+i Cocina de guerrilla ColaBoraBora Cultumetria Dabadaba Eider Corral Garaion GetxoPhoto Harrobia Horman Poster Jazzon! Jongoweb Kalakalab Kultiba KunArte Lazarraga Kultur Elkartea RMO Moviltik Pez Limbo  Sarean Sra Polaroiska Teklak Thusia  Wikitoki Zanguango Zawp 

NOR GARA

Garaion euskaraz sortzeko sorkuntza espazioa bat da, sortzaileen sorkuntza lanak, ikerketak eta esperimentazio berrien bizipenak bultzatzeko; eta horren bidez, komunitatean sormen gaitasuna piztu eta euskal kulturaren imaginario aberasteko. Gasteiztik 15kmtara naturgune paregabe batean kokatuta.

Gure oinarria hiru dira:

Eta hiru gure lan ildoak:

ZER EGITEN DUGU

Garaionen sortzaileei egonaldiak egiteko edo espazioak erabiltzeko aukera eskaintzen dugu. Arte plastiko, eszeniko, bertsolari, ipuinkontalari, idazle, zirkolari… edo gizarte erakundeetako kideei sormen esperientziak bakarrik edota elkarlanean lantzeko aukera eskaintzen dugu. Gertukoak, hasi berriak, emakume sortzaileak eta batez ere euskaraz sortu nahi duten lagunak lehenesten ditugu. Eta aldi berean, Euskal Herri mailako sortzaileen arteko elkarlan sarea bultzatzeko gogoa dugu. Gurean natur-artea auzolanean egitea izan da lehen jardun artistikoa, Land-art disziplinaren lagunak gara eta arlo honetan urtero jarduera zehatzak antolatzen ditugu, nazioarteko topaketak, ikastaroak, istalazioak, ikerketa taldeak edo egonaldi zehatzak.

Etxean sortzen den guztia inguruko herritarrekin konpartitzen dugu, Barrundia, Lautada, Debagoiena eta Gasteizeko lagunak osatzen dute gure publiko edo zale-taldea. Haur, gazte, emakume, migrante, jubilatu edo aniztasun funtzionala edo inguruan kaltetutako egoeran bizi diren lagunei sorkuntza bizipenak eskaintzea biziki maite dugu.

GAKO HITZAK

Sorgingunea, Sortu, Sortzaileak, Artistak, Sormena sustatu eta sortzaileak babestu, zaleak, adituak, Euskara, Feminismoa, Baserri-eskola, artoartean laberintoa, Otarregintza, Zumea, Natura, Auzolana, Natur-artea, Landart.

KONTAKTUA

 Web         Facebook  Instagram