GU

KARRASKAN. Elkarte profesional bat gara, Euskadin kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko. Gaur egungo sorkuntza eta sormen aplikatuarekin lotutako eragileak, espazioak eta programak biltzen dituen sarea gara, elkarrizketa, eta hibridazioaren ikuspegitik diziplina eta arlo ezberdinen zeharkakotasunaren artean.

KARRASKAN 2012an sortu ginen eta EAEko eragile profesional independente ezberdinek osatua dago; izaera anitza dugu dimentsio eta forma juridikoari dagokionez; kultura, gaur egungo sorkuntza eta/edo sormen aplikatuarekin lotutakoa; bere jarduera eremuak ideiagintza, produkzio txiki edo handien gauzapen praktikoa edo bitartekaritza lanak, aholkularitza, kudeaketa edo beste zerbitzu aurreratu batzuk ere barne hartzen ditu.

Gure zeregina edo jarduten dugun eremua zehazteko  ‘kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura’ esaldia erabiltzen dugu, hau da, berezkoa dugun arlo kulturala berritu nahi dugu, baina berrikuntzaren kultura beste arlo produktibo, kultural, eta abarretara ere eraman nahi dugu.

Gainera, amankomuna dena indartzen saiatzeko eragile publiko eta pribatuen arteko harremanak eta eginkizuna hausnartzerakoan eginkizun interesgarria izan dezakegula uste dugu (benetan mehatxupean dagoen unean) eta baita baliabide publikoen subsidiariotasun, kanalizazio eta kontrolerako eredu posibleak proposatzerakoan ere.

Horrialde 1/2


>